"La Caixa” Gizarte Ekintzak 40.800 euro bideratuko ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEko LEINNeko ikasleek sortzen dituzten enpresak finantzatzen laguntzeko.
Jon Altuna MONDRAGON UNIBERTSITATEko errektoreorde akademikoak eta Joan Pedro Badiola CaixaBankeko EAEko eta Kantabriako lurralde-zuzendariak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo, MONDRAGON UNIBERTSITATEko LEINNeko ikasleei enpresak abian jartzen laguntzeko.