Ikastetxei zuzendutako programa honetan helburua da eskoletan eta ikasgaietan enpresen sorrera eta teknologiarekiko oinarrizko lanketa bat egitea eta horretarako Oñatiko Lab Maker Space-n LEINNeko ekintzailetza esperientzia ezagutzea.
Programa honen xedean jakintza alor desberdinak jorratzea dago, diziplinarteko esperientzia eraldatzailea sortuz. Bertan Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy-LEINNeko ekipoak erraztu du programa, beraiek LEINN programan duten esperientziaz baliatuz.
Klima aldaketari aurre egiteko, ezer ezin dela egin entzuteaz nekatuta eta tenperatura 2 ° C-tik beherako mantentzeko irtenbideak bilatzeko erabakia hartuta, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako 150 gazte aldaketaren eragile bilakatu dira "Planetarako Elkartasun Berrikuntzen Topaketa"-n. Abenduaren 9an, asteazkena, 9: 00etatik 12: 30era.
Mondragon Unibertsitateak eta ONCEk Gure Begirada lehiaketaren I. edizioa antolatu dute. Talde txapeldunak garatu du pertsona itsuek autobusak antzeman ahal izateko proiektu bat.
Mondragon Unibertsitateak eta ONCEk ikusmen urritasuna duten pertsonen erronkei aurre egiteko proiektuak saritu ditu.
Proiektu irabazleak Unibertsitate horretako Arrasateko eta Irungo ikasleenak dira, eta pertsona itsuek autobusak antzeman ahal izateko, arreta-espazio publikoetan beharrezko informazioa lortzeko edo bideo-joko irisgarri batez gozatzeko proiektuak saritu dira.
Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetza-unitatearekin eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan.
ONCEk, Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetza-unitatearekin eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte politiketako Sailaren laguntzarekin, Gure Begirada lehiaketaren I. edizioa deitu du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak egiten ari diren ikasle adindunei parte hartzeko gonbita egin die.
Mondragon Team Academy-k unibertsitate bazkide gisa parte hartu du; horrez gain, bere entrenatzaileak/coach-ak koordinatzaile eta tutore gisa aritu dira eta laborategi desberdinetako MTAko komunitate osoko kideek "problem solver" gisa hartu dute parte.
Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Team Academyren bitartez, 10 urte baino gehiago daramatza ekintzailetza-hezkuntzako metodologia berritzaileak garatzen.
Changemaker Lab iraupen motzeko programa bat da. Bertan, fakultate eta gradu ezberdinetako jendeak era praktiko batean elkarrekin ikasten dute. ekintzailetza sustatuz.
Mondragon Unibertsitateko Leinn graduko hiru lanek Global Student Entrepreneur Awards 2019 (GSEA) final nazionaleko lehen hiru postuak lortu dituzte. Hiru saridunak Mondragon Team Academy sareko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko ekintzaileak dira.
Lehen postua
Bilboko LEINNeko Eduardo Fierroren KUVU proiektuak irabazi du lehen postua eta apirilean Txinan egingo den unibertsitateko ekintzaileen munduko finalean bere proiektua defendatzeko aukera izango du.