Mondragon Unibertsitateak Afrikan ekiteko abian jarri duen programa batean hartuko dute parte hainbat euskal ekintzailek.

Teknologia digitala erabiliz Afrikan, Kenyan zehazki, gizarte-ekintzailetza sustatzeko aukerak aztertuko dituen programa bat jarri du abian Mondragon Unibertsitateak. Africa Basque Challenge izeneko programa berritzaile hori MONDRAGON TEAM ACADEMYren —Enpresagintza Fakultatearen nazioarteko ekintzailetza-unitatearen— bidez sustatzen du Unibertsitateak. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundia ere laguntzaile du, Nazioartekotze Departamentuaren bidez. Kenyako landa-komunitateen garapena sustatu eta desberdintasunak murriztuko dituzten ekimen sozioenpresarialak bultzatzea da asmoa. 

Demium Startups-ek Mondragon Team Academy-rekin kolaborazioan ALLSTARTUP martxan jarri du.

Ekainaren 8tik 10era Allstartup ospatuko dugu. Lan biziko astebukaera izango da eta bertan startup bat sortzeko zure ahalmena erakutsi ahal izango duzu. Prestakuntza, mentoriak, persona izugarriak ezagutu eta, nola ez, oso ondo pasatuko duzu.

Ostiralean 14:00etan Bilbao Berrikuntza Faktorian hasiko gara.

http://new.demiumstartups.com/es/allstartup-bilbao/

Mondragon Team Academy-ren 10. urteurrena ospatzeko "TeamTalks" ekitaldi antolatu dute.

Mondragon Team Academy-ren 10. urteurrena ospatzeko "TeamTalks" ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Erakunde zein enpresetan aldaketa sustatzeko ekintzailetasuna ardatz hartuta, ikasketarako espazio bat diseinatu dugu non esperientzia, arazo eta ideak konpartituko diren.

Ekitaldia maiatzak 24ean izango da Azkuna Zentroan, goizeko 9:00tatik 14:00ra.

LEINN, Gipuzkoako ekintzaileen harrobia elikatuz.

LEINN, Mondragon Unibertsitateko Lidergo, ekintzailetza eta berrikuntza graduaren akronimoa da. Estatu mailan ekintzailetza ikasteko aukera ematen duen gradu bakarra. Bertan taldeka egiten da lan, eta irakasleak baino, coach bat izaten da, kirol taldeetan egoten denaren antzekoa. Praktikari ematen zaio lehentasuna, izan ere, ikasleek enpresa kooperatibo bat sortu behar dute, benetako bezero eta egitasmoekin.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN LEINN efektua munduan zehar zabaldu da.

Martxan jarri eta zortzi urte igaro ostean, mundu osoko 150 gaztek egin dute MONDRAGON UNIBERTSITATEAk 2009. urtetik eskaintzen duen Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua (LEINN), ekintzailetzarako, lidergorako eta berrikuntzarako ezagutzak biltzen dituen nazioarteko gradu bakarra. LEINN formulak sekulako arrakasta izan du, eta, horri esker, gradua mundu osoan zehar hedatu da, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Europan, Amerikan eta Asian dituen berrikuntzarako 10 laborategien bitartez —horietako 8tan garatzen da LEINN—.150 graduatuek 14 enpresa sortu dituzte proiektu ekintzaile berriekin.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Ingeniaritza Biomedikoko eta LEINN graduko 60 ikaslek osasun-sektoreko enpresen benetako erronkak ebatzi dituzte.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Ingeniaritza Biomedikoa eta LEINN (Lidergo Ekintzaileko eta Berrikuntzako Gradua) ikasten ari diren Oñatiko, Bidasoako eta Bilboko 60 ikasle Garaiako Berrikuntza Gunean (Arrasaten) bildu ziren atzo, helburu bakar batekin: jardunaldian zehar, osasun-sektoreko enpresek mahai gainean jarri zituzten benetako lau erronka diziplina anitzeko taldeetan ebaztea.

Nostoc eta Sheedo, LEINNeko bi proiektu, Espainiako Studentpreneurs-eko irabazle.

Organizazioak azaldu zuen moduan komunikatu baten bitartez talentua, originaltasuna eta berrikuntza nabarmendu ziren ekitaldian, bertan sei finalista zeudelarik beren enpresa proiektuak aurkezten. Lehiaketa honen irabazlea Enrique Cat izan zen, Nostoc Biotech enpresakoa, nekazaritza bioteknologikoko enpresa eta Madrilgo LEINNeko laboratorioko lehen promozioko ekintzailea. Javier Gastón, GSEAko arduradun eta Entrepreneurs Organizations(EO)eko kideak "ekintzailearen pertsonalitateak bere alde egin zuela" nabarmendu zuen. 

Orriak

RSS - leinn-rako harpidetza egin