Gaur, 10:00etan ekingo dio Lanbai Enplegu eta Formazio Azokak V. Edizioari, formazio arloan ekin ere. Marka pertsonala lantzeko tailerra da egingo duten lehena, Arrasateko Kulturaten; beste bi ere egingo dituzte, baina tailerrak "osatuta" daude. Hori bai, "gaur eta bihar bitartean oraindik aukera dago elkarrizketak lotzeko hitzorduak egiteko", ekarri du gogora Susana Azpilikuetak, MUko komunikazio koordinatzaileak.
LANBAI azoka datorren ekainaren 22an ospatuko da, "lanpostu bat bilatzen ari diren pertsonak lana eskaintzen duten enpresetara zuzenean gerturatzeko" helburuarekin. Pasa den urteko ekitaldian 50 lan-kontratu itxi zituzten eta aurtengoan berriz, 150 lanpostu esleitzea espero dute antolatzaileek.
Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin, ekainaren 22an, 10:00etatik 14:00etara, V Enplegu eta Formazio Azoka antolatuko du. Hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen 11. eraikinean izango da.