Martxan da IV. Lanbai enplegu eta prestakuntza azoka Garaia Berrikuntza Gunean.

Mondragon Unibertsitatearen IV. Lanbai enplegu eta prestakuntza azoka lan bila ari diren guztientzat da, eta 350 lan elkarrizketa ahalbidetu ditu gazte eta enpresen artean.
Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak, errektoreorde Jon Altunak, Arrasateko alkate María Ubarrechenak eta Lanbideko, enplegu eta gizarte-politiketako, zuzendari nagusi Adolfo Alustizak inauguratu dute azoka eguerdiko 14:45ean.

Lau eremu ezberdin eskaini ditu Lanbai-k: enplegu-poltsako zerbitzua; interesdunek curriculumak emateko erakunde eta instituzioentzako gunea; enpresa partaideekin lan-elkarrizketak egiteko eremua; eta prestakuntza-zerbitzua.

Lanbai enplegu eta formazio azokaren 4. edizioa egingo da ekainaren 9an.

Ekainaren 9an, Lanbai enplegu eta formazioaren 4. edizioa egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko MONDRAGON UNIBERTSITATEko eraikinean. Aurretik baina, ekainaren 6tik eta 8ra, enpleguari lotutako hainbat lantegi eta hitzaldi ireki antolatu dira Arrasateko Kulturaten. Guztira, 41 enpresak eta erakundek jarriko dituzte curriculumak jasotzeko stand-ak Lanbain. Azokak sarrera libre du eta irekita egongo da 14:45etatik 19:00etara.

LanBai azokaren laugarren ediziorako akordioa MU eta Arrasateko Udalaren artean.

Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak lan hitzarmena sinatu dute beste urte batez LanBai Enplegu eta Formazio Azoka antolatzeko. Ekainaren 9an izango da eta 50 enpresa eta erakundek hartuko dute parte. Berritasun bezala, ekainaren 6tik 8ra tailer praktikoak eskainiko dituzte lana topatzen trebatzeko.

Lanbai enplegu eta formazioa azokaren hirugarren edizioa egingo da Arrasaten ekainaren 11n.

Ekainaren 11n, Lanbai enplegu eta formazioaren hirugarren edizioa egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko MONDRAGON UNIBERTSITATEko eraikinean. Aurten, gainera, aurretik, ekainaren 9an eta 10ean, lan bilaketara zuzendutako lantegi eta hitzaldi irekiak antolatu dira Arrasateko Kulturaten. Guztira, 36 enpresa eta erakundek jarriko dituzte curriculumak jasotzeko stand-ak Lanbain. Azoka irekita egongo da 15:00etatik 19:00etara.

Lan bila dabiltzan ikasleak elkartu ditu bigarrenez Lanbaik.

Lanbai azokak, enplegu eta formakuntzarako azokak, bigarrenez zabaldu ditu ateak gaur arratsaldean. Mondragon Unibertsitateak eta Udalak elkarlanean antolatu dute, eta 35 enpresetako ordezkariak daude bertan. Lan bila dabiltzan gazteek curriculumak uzteko aukera daukate eta elkarrizketak egin ere bai.

Josu Zabala Mondragon, Unibertsitateko errektorea; Inazio Azkarragaurizar, Arrasateko alkatea; Adolfo Alustiza, Lanbideko zuzendari nagusia; eta Pedro Iturbe, Aldundiko Lurralde Garapenerako zuzendaria izan dira azokaren irekiera ekitaldian beste hainbat erakundetako ordezkariekin batera.

Mondragon Unibertsitatea ha celebrado con éxito la II Feria de Empleo y Formación LANBAI.

La feria ha contado con el apoyo de LANBIDE desde su pasada edición y en ésta se ha sumado el Ayuntamiento de Arrasate con quien el pasado 6 de junio Mondragon Unibertsitatea firmó un convenio de colaboración para trabajar conjuntamente en favor del empleo de nuestros jóvenes.

Lanbai 2014

Eguenean irekiko da Lanbai Enplegu eta Formakuntza azoka.

Langabezian edo beren formakuntza aberastu nahi duten pertsonei zuzendutako azokak herritarrak, enpresak eta erakundeak harremanean jarriko ditu eguenean. Lehenago, bihar eta etzi, enpleguarekin eta laneratzearekin lotutako hitzaldiak izango dira Kulturaten.

Langabeziari aurre egiteko neurrien artean, datorren  eguenean, hilaren 19an, Lanbai Enplegu eta Formakuntza Azoka izango da Arrasaten. Udala eta Mondragon Unibertsitatea eskutik doaz ekimen honetan, baina hauekin batera Arrasate Geroa Ganoraz, Eures, Lanbide eta Eusko Jaurlaritza doaz.

Suscribirse a RSS - LANBAI