Ikasturte honetan 15 Gradu Bukaerako Lan (GBL) egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek, era desberdinetako proiektuak egin ere: komunikazio planak, dokumentalak, websailak, ikerketak, produktu multimediak, era askotako ikus-entzunezko piezak… Gainera, denak ala denak proiektu errealak dira eta erakundeek dituzten benetako premiei erantzuten dietenak.
Kimu Berri gazteengan ekintzailetasuna eta berrikuntza sustatzea helburu duen proiektua da, eta aurten zortzigarrenez erakusketa antolatu dute Unibertsitateko ikasleek garatutako lanak erakusteko.
Zortzigarren aldiz Kimu Berrik sustatzen duen proiektu berritzaileen erakustaldia bere ateak irekiko ditu irailaren 20tik aurrera. Unibertsitateko gazteek garatutako proiektuen panelak, prototipoak eta ikus-entzunezko erreportajeak erakusgai egongo dira Garaia Parke Teknologikoan irailaren 20tik urriaren 9ra (Garaiako ordutegian). Ondoren, erakusketa Oñatiko Enpresagintza fakultatean ikusi ahal izango da urriaren 10etik 27ra bitartean.Guztira 40 proiektu inguru hartuko dute parte erakustaldian.
Ekiten ekintzailetza-programako enpresa-proiekturik onenen sariak banatu zituen ostiralean Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak, Gaztenpresako arduradun Jon Emaldi, Landaola (Gipuzkoako Landa Garapeneko Elkarteen Federazioa) erakundeko Agurtzane Díaz eta Agurtzane Etxaniz, eta Kimu Berriko Mikel Orobengoa lagun zituela. Lehiaketak ikasleengan ekintzailetzaren kultura txertatzea du helburu, baita ikasleei euren enpresak sortu eta negozio berriak abian jar ditzaketela sinestaraztea ere. Edizio honetan lau kategoria izan dira, eta guztira 35 proiektuk hartu dute parte.
Pasa den ostiralean, ekainak 16, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek beraien Gradu Bukaerako Lanak (GBL) aurkeztu zituzten. Aretxabaletako campusean izandako aurkezpenean parte hartu zuten ikasleek, tutore akademikoek eta enpresa eta erakundeetatik etorritako ordezkariek.
Zazpigarrren aldiz Kimu Berrik sustatzen duen proiektu berritzaileen erakustaldia bere ateak irekiko ditu irailaren 21etik aurrera. Garai Poloan, Ibarraundi museoan eta Oñatiko Enpresagintza fakultatean egongo dira ikusgai.