Kimu Berri proiektu sustatzaileen erakusketa ikusgai egueztenetik aurrera

Zazpigarrren aldiz Kimu Berrik sustatzen duen proiektu berritzaileen erakustaldia bere ateak irekiko ditu irailaren 21etik aurrera. Garai Poloan, Ibarraundi museoan eta Oñatiko Enpresagintza fakultatean egongo dira ikusgai.

Iazko saridunak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Unibertsitateko gazteek garatutako proiektuen panelak, prototipoak eta ikus-entzunezko erreportajeak erakusgai egongo dira Garaia Poloan 21etik 27ra (Garaia Poloko ordutegian). Ondoren, erakusketa Eskoriatzara, Ibarraundi museora eramango da eta bertan ikusgai egongo da irailaren 28tik urriaren 7ra. Bukatzeko Oñatiko Enpresagintza fakultatean ikusi ahal izango da urriaren 10etik 20ra bitartean. Guztira 50 proiektu inguru hartuko dute parte erakustaldian.

Irailaren 21ean goizeko 10:00etatik 12:00etara Arrasateko Garaia Poloko areto nagusian sei proiektuen egileek zehaztasunak emango dituzte proiektuei buruzko azalpen laburretan.

Iturria:GOIENA.eus

 

 

 

like0

Viewed 182 times