Badator KIMU BERRI IX ekitaldia!

Datorren irailaren 27an izango da Kimu Berri Proiektu Berritzaileen IX. erakusketaren inaugurazioa.

KIMU BERRI IX. ekitaldiko proiektu berritzaileen erakusketan 35 proiektu inguru aurkezten dira. Proiektu horiek Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) gradu, postgradu, edo masterretako, HUHEZIko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko, Enpresagintzako LEINNeko  eta BCCko ikasleek egindako zenbait proiektu ikusi daitezke.

Erakusketan proposamen berritzaileen panelak edo bideoklipen eta animazioekin egindako aurkezpenak ikusteko aukera izango dugu. 

Proiektuen edukiak

Mondragon Unibertsitateko fakultate ezberdinetako gradu zein masterretako ikasleen artean ekintzailetza bultzatzeko estrategiaren barruan, KIMU-BERRIk proposatu duen gaia “Eguneroko bizitza errazten duten produktu eta zerbitzu berritzaileak”, garatzea izan da.

Proiektuak garatzeko eta proiektuetan oinarritutako metodologia erabiliz garatu dira erakusten diren proiektuak. Proiektu horietan ideiak landu, produktu eta zerbitzuak identifikatu, arkitektura teknologikoa  definitu, prototipoak garatu eta difusiorako poster, bideo eta hainbat  aurkezpen sortu dituzte.

Egutegia eta Egitaraua

Irailaren 27tik urriko 15era

Garaia Parke Teknologikoa (Arrasate)

Irailaren 27a (osteguna)

10:00  Inaugurazio ofiziala eta aurkezpena

10:10  Proiektu berritzaileen aurkezpen laburrak

11:30    Ekintzailetzaren esperientzia baten azalpena "CIN Advanced Systems"  Txema Gallego.

12:00  Erakusketaren irekiera Garaia Parke Teknologikoko galerian.

Oharra: Iraileko 27tik urriko 15era erakusketa zabalik egongo da Garaia Parke Teknologikoko ordutegian

Urriko 16tik urriaren 31ra

Enpresagintzako Fakultateko Sarreran (MU) (Oñati)

Erakusketa zabalik egongo da ondorengo ordutegian: 11:00tatik 17:00etara

 

Zer da KIMU BERRI?

KIMU BERRI ekimena 2010. urtean eratu zen Debagoienean ekintzailetasuna sustatzen dituzten eragile ezberdinen lankidetzaren eskutik eta, batez ere, teknikoki ondo prestaturiko gazteen artean ekintzailetasuna bultzatzeko asmoarekin.

KIMU BERRI ekimenak Debagoienean lehiakortasun gune bat sustatzea bilatzen du, beti ere, eduki sortzaile eta teknologiko handiko enpresa-jarduerak sortzea ekarriko lukeen ekosistema berritzailea sustatuz.

KIMU BERRI proiektuak erakunde publiko-pribatuen arteko lankidetza ereduan oinarritutako antolaketa estrategia garatu nahi du. Lankidetza hori estrategian konprometituriko eragileen lan bateratuan oinarritzen da.

like0

Viewed 144 times