IK4-IDEKOk transferentzia teknologikoaren aldeko bere apustua erakutsi du SORALUCE PORTAL SUMMIT 2019 ekitaldian.

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan zuen SORALUCE PORTAL SUMMIT ekitaldian, makina erremintako ekoizleak Bergaran ospatu zuena martxoaren 20tik 22ra. Bertan, ikerketa entitateak indargetze eta makinen piezak lerrokatzeko sistema aurreratuen soluzioak erakutsi zituen. 

IK4-IDEKOk Valentziako AIMPLAS Zentro Teknologikoan ospatu den konpositeen gaineko jardunaldi batean parte hartu du hilaren 14an.

Material gero eta arinagoak, zurrunagoak eta gogorragoak bilatzea oinarrizko helburua bihurtu da industrian, batez ere garraioa bezalako esparruetan. Baina prestazio mekanikoen eskaera honekin batera, industria sektoreak bere lehiakortasunaren apustua biderkatu egin du, horrek teknologia berriak ikertzeari baliabide gehiago eskaintzea esan nahi du, horrela material konposatu edo konpositeen fabrikazio prozesu horien efizientzia handitzea ahalbidetuz.   

IK4-IDEKO PreCoM proiektu europarrean parte hartzen ari da, zeinarekin makinen mantentze lan prediktiborako plataforma bat garatu nahi den makinen efizientzia handitu ahal izateko.

Matxurak eta ekoizpeneko geldialdiak ekiditea, ekipoen erabilgarritasuna areagotzea eta makinen etekin egokia bermatzea dira balio erantsi handiko industriako piezen eta osagaien manufakturaziorako ultradoitasunezko emaitzak dituzten makina-erremintak erabiltzen dituzten enpresen kezka nagusietako batzuk.

IK4-IDEKOk bere I+G+b sistemaren kalitatearen egiaztagiria eskuratu du.

I+G+b-a estrategikoki kudeatzeko eta merkatura transferitzeko IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak diseinatu duen ereduak bikaintasunaren egiaztagiria eskuratu du.

Erakundeak Elgoibarren du egoitza, eta arrakastaz gainditu ditu UNE 166002:2014 araudiaren eskakizunak, bere I+G+b sistemaren kalitatea eta sendotasuna baieztatuta. Egiaztagiri hau da, gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan dauden zentro teknologiko guztiek 2020an lortu beharko dituzten eskakizunetako bat.

IK4-IDEKOk ikuskapen tekniken azken aurrerapenak aurkeztuko ditu Saiakuntza Ez-suntsitzaileen Europar Kongresurik garrantzitsuenean.

Ekainaren 11tik 15era bitartean ECNDT 2018 kongresua (European conference on Non-Destructive Testing) egingo da Göteborgen (Suedia) eta IK4-IDEKOk modu aktiboan parte hartuko du bertan. Ekitaldiaren hamabigarren edizioa da, eta ikuskapen teknika ez-suntsitzaileen eremuko unibertsitate, zentro eta enpresarik garrantzitsuenak biltzen ditu. IK4-IDEKOk hiru txosten aurkeztuko ditu, hiru ikuskapen teknikaren gainean, eta hori izango da kongresuari egingo dion ekarpena.  

IK4-IDEKOk 9,5 miloi euroko sarrerak izan ditu 2017an.

Fabrikazio aurreratuan espezialista den IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak 9,5 miloi euroko sarrerak izan zituen 2017an. Zifra horrekin bermatu egin ditu aurreko ekitaldian lortutako emaitzak, eta erakutsi du erakundeak etengabeko apustua egiten duela enpresetara balio erantsi handiko teknologiak transferitzearen alde.

IK4-IDEKOk fabrikazio prozesuetan dituen ezagutzak partekatu ditu abiadura handiko mekanizazioaren HSM 2018 foroan.

Errendimendu handiko fabrikazio prozesuetako azken joerak, dinamika eta makineriaren kontrolerako teknika berriak edo moteltze aktiboari aplikatutako garapen puntakoenak dira HSM 2018 abiadura handiko Mekanizazioari buruzko nazioarteko konferentziaren hamalaugarren ekitaldian eztabaidatu diren gaietako batzuk. Foroa Donostian ospatu da apirilaren 17 eta 18an.

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan du ekitaldian, eta bertan hitzaldi desberdinak egin ditu, batzorde Zientifikoan eta Exekutiboan parte hartzeaz gainera.

IK4-IDEKOk Makina Erremintaren biurtekoan aurkeztuko ditu industria digitalean eta fabrikazio prozesu aurreratuetan egin dituen azken garapenak.

Euskal zentro teknologikoak erakustoki desberdinduak eramango ditu azokara, eta bertan hainbat garapen erakutsiko ditu metal-galdaketaren sektorerako eta baita balio erantsi handiko gainazalak testurizatzeko teknologiak ere.

Erakundeak, industria digitalaren alde egiten duen apustua ere aurkeztuko du eta baita multikamera ikusmeneko sistema berriak ere, prozesu automatizatuetan doitasuna handitzeko.

Orriak

RSS - ideko-rako harpidetza egin