IK4-IDEKO zentro teknologikoak aitortza jaso du euskaraz aurkeztutako ponentzia tekniko onena egiteagatik, disko birakariarekin egindako diamantatze prozesuarentzat eredu zinematiko berri baten inguruko hitzaldiarengatik, gaur ateak ixten dituen Fabrikazio Aurreratua eta Makina Erremintaren hogeita batgarren ekitaldian.
Fabrikazio sistemetan, ekipoetan eta inguruneetan teknologia digitalak sartzeak industrian eragin duen laugarren iraultzari esker, espazio fisikoen eta digitalen arteko oztopoak lausotu daitezke eta ekoizpen prozesua eta balio katea sarean lotzea lortzen da.
Industriak material arin eta zurrunagoak eskatzen ditu, eta inpaktuen aurrean erresistentzia handiagoa dutenak. Material konposatu edo konpositeak aukera ona dira behar horiei erantzuteko, baina beharrezkoa da beren ikerketan inbertitzea fabrikazio-prozesu efiziente eta lehiakorragoak diseinatzeko.
Etorkizuneko lantoki inteligentea eraiki eta sektore industrialaren lehiakortasuna bermatzeko Europar Batasunak honako ardatzak ditu: Fabrikazio inguruneen efizientziari bultzada bat ematea eta gizakiekin elkarreragiteko gaitasuna duten elkarlanerako roboten garapenean aurrera egitea dira.
IK4-IDEKO zentro teknologikoak garatu duen INTELSUITE Adimen Lehiakorreko softwareak presentzia nabarmena izango du Visio 2016 zaintza teknologikoari buruzko nazioarteko topaketetan. Vitoria-Gasteizen ospatuko da urriaren 20 eta 21ean.