I+Gko inbertsioa. Etorkizunari begira BULTZADA BERRIAREN BILA

Datu positiboak itzuli dira industriaren eta beste sektore batzuen bilakaerari buruzko estatistiketara. Hazkundea, ekoizpena, esportazioak, baita enplegua ere. Baina bada krisitik erabat suspertu ez den datu bat: I+G Ikerketa eta Garapenean egiten den inbertsioarena.

Euskal Herri osoko datua Gaindegiarena da. 2012an jo zuen goia I+Gan egindako inbertsioak —BPGaren %2,09—, baina ordutik aurrera, ehunekoa apalduz joan da. Azken datua 2015ekoa da: urte hartan, Euskal Herriko barne produktu gordinaren %1,81 hartu zuen I+Gan egindako inbertsioak.

RSS - i+d-rako harpidetza egin