Fagor Herrigintza lankidetza programa berria abiarazi du Fagor Taldeak irailaren 1ean. Zehatz esanda, herrigintzan diharduten eragileei IPDK heziketa eta kooperatiba sustapenerako zein interes publikoko beste helburu batzuetarako fondotik eskainiriko laguntza ekonomikoen banaketarako sistema berrantolatzearen ondorio da ekinbidea.
Azken hileotako lanketaren ostean, Fagor Elkarrekin egitasmoa aurkeztu berri du Fagor Taldeak. Haren bidez, kooperatibetako, eta, oro har, Fagor Taldeko, komunitatea indartzeko bitarteko berri bat eskaini gura du, besteren artean, haiei, gizarteko ekinbide desberdinetan euren aletxoa jartzeko aukera eskainiz.
Fagor Taldeak urteak daroatza gizarte ekimenei era bateko edo besteko ekarpenak eginez. Bada, askotarikoak dira horretarako darabilzkienak. Horien artean da IPDK banaketa. Hain zuzen ere, kooperatiba taldeak gizarte ekinbideetara bideratzen du urteko irabazien ehuneko bat, komunitaterekiko konpromisoa erdigunean. Azken urteotan, Fagor Taldearen ekarpena jaso dutenen artean dira Bizipoza eta Errigora ekimenak.
Errigorak martxan jarria duen Euskarari puzka kanpaina berriarekin bat egina du Fagor Taldeak. Oraingo honetan ere, Nafarroago hegoaldeko eta erdialdeko produktuz osaturiko saskiak daude eskuragai -zonaldeko euskara egitasmoak bultzatzeko erabiliko da horietako bakoitzagatik jasotakoaren %25-: saski beltza (55 euro), saski berdea (65 euro) eta saski zuria (75 euro). Azaroaren 11n bukatzen da eskaerak egiteko epea –Errigoraren webgunean dago eskaerak egiteko aukera-.
Fagor taldeak eskuratuko du aurtengo Abbadia Saria eta horren bidez, Fagorrek azken hamarkadetan arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko egin duen lana saritu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Abenduaren 1ean, euskararen egunaren atarian, ospatuko da sari banaketa euskal munduko eragileak elkartuko dituen ekitaldi batean.
Markaren erabilera dela eta, Edesa Industrial S.L.rekin izan duen prozedura judizialei modu egokian amaiera eman eta gero, “balizko lizentzia berria” aktibatzeko konpromisoa hartzen du.
CNA-k Fagor marka erabiltzeko duen eskubidea galduko du azaroaren 7an, martitzena. "Hitzarmenean jasotakoak ez dituzte bete" eta "Edesa Industrialen egoera min handia egiten ari zaio Fagor markari", adierazi dute Fagorreko iturriek.
Korporazioaren oinarri ekonomikoak etorkizuneko ekonomiaren erronka lehiakorretara egokitzeko asmoz, MONDRAGONen bisio berriak oinarriok eraldatzeko prozesu baten beharra nabarmendu du. Eraldaketarekin, beste estrategia batzuen artean, etorkizunean garatzeko ahalmen handia duten jarduera sektoreetan enpresa ekimen berriak sustatu nahi dira, baita egungo enpresentzat perspektiba berriak sortu ere eta horretarako hazkunderako plataforma berriak sortu.