Aitortza berria jaso du Fagorrek Garapen Jasangarrirako Helburuekin duen konpromisoagatik.

Euskadi Agenda 2030 sariak banatu dira lehenengoz, izaera desberdineko entitateek Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) duten konpromisoa aitortzeko. Bidean erdi mailako ziurtagiria jaso du Fagor Taldeak. Zehatz esanda, zehazturiko gutxieneko baldintzak bete eta alorrean aditu direnen kanpo kontrastea izan duten 16 erakundek lortu dute aitortza hori. Horrez gain, goi mailako Aurreratua ziurtagiria jaso dute kanpo kontraste horretan maila jakin bat lortu duten 10 erakundek; eta, oinarrizko Konpromisoa, autoebaluazio osoa online plataforman egin duten 34k.

Tona bat elikagai bildu du Fagorrek Zaporeaken bidez Lesbosko errefuxietuen kanpamendura bidaltzeko.

Tona bat elikagai bildu du Fagorrek haren kooperatibetan Greziako Lesbos uhartean dagoen errefuxiatuen kanpamendura bidaltzeko. Hain zuzen ere, Zaporeak elkartera bideratuko da bildutakoa, haren eguneroko jardunean laguntzeko, izan ere, azken urteetan gora egin du elkarteak egunero ematen dituen otordu kopuruak: 2023an, 2.000 otordu banatzetik 2.200 banatzera pasa ziren, eta, aurten, 3.000 otordu banatzera helduak dira dagoeneko.

Taldeko kooperatiben lehiakortasuna eta berritzeko gaitasuna azpimarratu ditu Fagorrek Batzar Nagusian

Taldeko kooperatiben lehiakortasuna eta berrikuntzaren aldeko apustuak horretan duen eragina azpimarratu ditu Fagorrek gaur, osteguna, Arrasateko (Gipuzkoa) Garaia teknologia parkean eginiko 2024ko Batzar Nagusian. Horrek, nola ez, izan du eraginik urteko emaitzetan: 1.756 M euroko salmentan izan ditu Fagorrek, eta 75,36 M eurokoak izan dira haren irabaziak -2022ko datuekin alderatuta, irabaziek %63 egin dute gora-.

Fagor Taldeak 50.000 euroko ekarpena egingo dio Elgetako Ixotzen energia berriztagarrien komunitateari.

Fagor Taldeak 50.000 euroko ekarpena egingo dio Elgetako (Gipuzkoa) Ixotzen energia berriztagarrien komunitateari, eta kooperatibako bazkide laguntzaile bilakatuko da. “Energia berriztagarrietan sakondu beharra dago. Askotarikoak dira Debagoienean (Gipuzkoa) martxan diren ekinbideak. Horiei ekarpena egiteko konpromisoz dihardu Fagor Taldeak, energia berriztagarrien bidean urrats bakoitza baita beharrezko”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.

Fagor Herrigintzaren bidez lagunduko dituen hiru proiektuak iragarri ditu Fagor Taldeak.

Fagor Herrigintza lankidetza programaren bidez lagunduko dituen hiru proiektuak iragarri berri ditu Fagor Taldeak -bazkideek aukeratu dituzte, bozka bidez-. Bada, hiru diru laguntza banatuko ditu Euskal Herriko zenbait gizarte eragilek euren egitasmoak abiaraz ditzaten (60.000 euro, 40.000 euro eta 20.000 euro), osotara, 120.000 euro.

Dagoeneko aurkez daitezke gizarte egitasmoak Fagor Taldearen Fagor Herrigintza lankidetza programan.

Irailaren 1ean abiarazi du Fagor Taldeak Fagor Herrigintza lankidetza programa, bigarrenez. Hori horrela, Euskal Herri hobeago bat eraikitzeko lanean ari diren gizarte eragileek dagoeneko aukera dute euren proiektuak aurkezteko -irailaren 30ean bukatzen da horretarako epea-. Iaz moduan, Fagor Taldeak hiru laguntza banatuko ditu (60.000 euro, 40.000 euro eta 20.000 euro), 120.000 euro, osotara.

2,7 milioi euroko ekarpena egin die Fagor Taldeak gizarte ekimenei 2022. urtean.

2022. urtean zehar, 2.782.280 euro bideratu ditu Fagor Taldeak Gizarte Funtsetik Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzea helburu duten ekinbideak sustatzera eta laguntzera. Bada, ohi moduan, legeak ezarria duen %10etik harago, urteko irabazien %12 bideratu du kooperatiba taldeak gizartearen auto-eratzea bilatzen duten barne mailako, Debagoieneko (Gipuzkoa), Euskal Herriko eta nazioarteko egitasmoetara. “Fagor Taldea sortzetik dago komunitateari loturik, eta konpromiso sozialez dihardu.

Bozka fasea bukatuta, dagoeneko ezagun dira Fagor Herrigintza programak lagunduko dituen hiru proiektuak.

Bozka fasea bukatu berritan, ezagun da gizarte eragileek bultzaturiko ze hiru proiektu lagunduko dituen Fagor Taldearen Fagor Herrigintza lankidetza programak: 60.000 euroko laguntza jasoko du Zaporeaken Elikadura duina eta osasungarria errefuxiatuentzat Kara Tepe Berrian (Lesbos, Grezia) ekinbideak; 40.000 eurokoa, Itsas Salbamendu Humanitarioaren Larrialdi laguntza eta osasun arretarako interbentzioa egitasmoak; eta, 20.000 eurokoa, Seaska Ikastolaren Senperen, kolegio baten eraikuntza proiekt

Orriak

RSS - Fagor-rako harpidetza egin