Fagorrek arnasgailuen produkzioan parte hartuko du.
Makina hauek berebizikoak dira Covid19-ko gaixoen artean, batez ere, Zaintza Berezien Unitatean dauden pertsonentzat.
Espainiar Gobernuak zailtasun handiak ditu arnasgailuak nazioarteko merkatuan lortzeko, eta ondorioz estatuan produzitzea erabaki du.
Madrilgo Hersill enpresak 100 arnasgailu produzitu ditzake astebetean, baina hori ez da nahikoa pandemiari behar bezala aurre egiteko.
Horregatik, produkzioa handitzeko, eta gobernuaren eskaerari erantzuteko, Hersill beste 11 enpresekin aliatu da, Fagorrekin tartean. Ikusi enpresa donostiarrak ere parte hartuko du egitasmoan.
‘Cinco Días’ egunkariak informatu duenez, Fagorrek eta beste 11 enpresek ospitaleentzako 5.000 arnasgailu ekoitziko dituzte 2 hilabetetan.
Iturria:mondraberri.eus
Viewed 72 times