Eroski-ren belaunaldi berriko dendetan energia-kontsumoaren %60 aurrezten da.

Eroskik belaunaldi berriko denden energia- eredua hobetu du, eta horretarako, denda ekoefizienteen prototipo bat sortu du, energia-kontsumoaren % 60 murrizten dutenak ohiko supermerkatuen aldean.

BILBO. Energia-efizientzia lortzeko, azken belaunaldiko klima-diseinua eta hozte- instalazioak erabili dira batik bat, baita LED argiztapen-sistema ere, kontrola zentralizatuta duena.

Eroskik belaunaldi berriko 78 denda gehiago.

Urteko lehen zatian, 57 denda birmoldatu ditu, supermerkatu propio ba ireki du Donostian eta frankizia erako beste 20 ireki ditu kooperatibak. Batez ere Balearretan egin du esfortzua, 10 denda Zurekin eredu komertzialera moldatuz. Guztira, belaunaldi berriko 590 saltoki ditu orain distribuzio taldeak, horietatik 28 hipermerkatuak direlarik.

Eroski irabazietara itzuli da, lehen aldiz 2007az geroztik.

Galeren kalbarioa aurten amaituko zuela ziurtatu du Eroskik, eta hala ari da gertatzen. 2008tik 2015era galera izugarriak pilatu ditu, kontsumoaren beherakadaren, lehiakide berrien agerpenaren eta, batez ere, gehiegizko hedapen baten digestio astunaren ondorioz. Urterik txarrena 2014. izan zen, 280 milioiko galerekin.

Orriak

RSS - eroski-rako harpidetza egin