Naval likidaziora doa.

Naval aspaldian hasi zen hondoratzen, eta, gaur, beste maila bat behera egin du porroterako bidean. Sestaoko ontziola historikoa likidaziora doa, zuzendaritzak konkurtsoaren fase hori abiarazteko eskatu ondoren. Vox Alexia ontzia eraikitzen jarraitzeko negoziazioek aurrera jarraituko dute, enpresaren arabera. Ontziaren kroskoa besterik ez dago eginda, eta negoziazio konplexu batzuen ondotik, bankuena da gaur egun.

Luxenburgok baliogabetu egin du euskal ontziolen finantzaketa zaharraren aldeko ebazpena.

Duela hiru urte, euskal ontziolek amaitutzat eman zuten tax lease finantzaketa sistemaren amesgaiztoa. 2015ko abenduaren 17an, Europako Justizia Auzitegi Orokorrak bertan behera laga zuen Europako Batzordearen 2013ako erabakia, euskal ontziolen kontra hartutakoa. Hartara, sektoreko inbertitzaileek ez zuten dirurik itzuli behar izan: 126 milioi euro, Madrilen kalkuluen arabera.

RSS - entrepresak-rako harpidetza egin