Xabier Bengoetxea kargutik kendu dute Fagor CNAn.

Xabier Bengoetxea Fagor Etxetresna kooperatiba ohieko presidentea eta Fagor CNAko zuzendaritzako kidea bere kargutik kendu du Kataluniako CNA taldeko presidente Jorge Parladek. "Nire bulegora etorri eta aro bat bukatu zela esan zidan", esan dio BERRIA-ri Bengoetxea berak. Parladek eta Bengoetxeak "finikitoa adostu" zuten aurreko asteazkenean, "inolako arazorik gabe", eta ordutik Bengoetxea ez da kooperatibazenaren zati handi bat berpiztu duen enpresako zuzendaritzako kide.

SORALUCE -Home of Innovation- gisa finkatu da makina-erreminta goitik behera aldatuko duten kontzeptu berriekin.

Markak egindako apusturik gizatiartuena, seguruena eta errentagarriena aurkeztuko du EMOn. SORALUCEk makina-erreminta sektorearen berrikuntzaren abangoardian jarraitzen du. Ekoizle europarrak horrela erakutsiko du beste behin ere Milango EMO Nazioarteko Azokan mekanizaziorako dituen soluzio aurreratu berriak aurkeztuko dituelarik. Horrela, Home of Innovation gisa finkatu da, SORALUCEren esperientzia zabala, euskarri teknologiko handia eta bezeroen iritziak kontuan hartzen dituen kontzeptua izanik.

CAFek laurden bat jaitsi ditu irabaziak lehen sehilekoan.

Gipuzkoako enpresa handienak emaitza kaskarrak eman ditu ezagutzera urteko lehen sehilekoan. Iazko epe berarekin alderatuta %26 txikitu ditu irabazi garbiak 32,7 milioi euro arte. Zergen igoerarekin lotu du jaitsiera CAFen, baina Brasilgo erralaren balioaren galera ere aipatu du, besteak beste, zenbaki apala azaltzeko. 660 milioi euroko fakturazioa izan du ilbeltzetik ekainera, 2014ko epealdi beran baino %10,7 gutxiago (77 milioi).

Ebitda marginean, berriz, zenbaki hobeak ditu, aurtengo lehen zatian 95,3 milioi lortu dituelako, eta iazkoan 91,4 milioikoa. Zergak ordaindu ondoren, ordea, emaitzak erabat kaskartu dira; "pagatutako batez besteko zerga tipoa %25ekoa izan delako hein handi batean", dio enpresak ohar batean.

Suscribirse a RSS - entrepresak