MONDRAGON EUROPAKO KIROL BERRIKUNTZAKO KONFERENTZIETAN HOLANDAN

Apirilaren 18.ena eta 20.ena bitartean, BAC SPORT proiektuaren aktibitatearen barnean, MONDRAGONeko ordezkaritza batek negozioetarako prospekzio bidaia bat egin zuen Holandako Delft hirira. Bisitan MU, ISEA eta Athloneko kideek parte hartu zuten. TU Delft unibertsitateko Diseinu Industrialeko Ingenieritza fakultatean EPSIk antolatutako European Conference on Sport Innovation delakoan Europako kirol eta ekintza fisikoen inguruko aditu internazionalekin eta FESIko (Federation of the European Sporting Goods Industry) kideekin bildu ziren MONDRAGONeko ordezkariak. Bisita honetan TNOk sortutako INNOSPORTNL proiektura gerturatu ziren ere, Hagan aurkitzen den INNOSPORT SailingLab-ek dituen instalakuntzak ikusteko aukera izan zuten.

RSS - EMPRENDEDORES-rako harpidetza egin