Azaroaren 4an hasiko da HAZILAN-en 13.edizioa. Azken edizioa izango da. Proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu, eta jadanik 160 pertsona baino gehiagok partehartu dute.
Gradua edo goi-mailako heziketa ziklo bat bukatu berri duteneei, edota lehenengo lan-esperientzia bila dabiltzanei zuzendutako proiektua da. Baita goi-mailako ikasketak izan arren, beraien ibilbide profesionala oraindik hortik bideratu ez dutenentzat ere.
Laura Flanders kazetariak autoritarismoa eta kooperatibismoa alderatu ditu, fokua bereziki diktadura frankista garaian jarriz. Debagoieneko kooperatiba ereduak –horien artean Mondragon Taldea eta Goiena– eta Kataluniako ekonomia kooperatiboa eta independentismoa ditu aztergai erreportajeak.
15 langilek, Utillajes Uribesalgoren itxieraren aurka, salaketa jarri zuten epaitegian 2008an. Aurten sententziak J.Z.A. zuzendaria zigortu du "kaudimen eza zigorgarri delituagatik". Beste 3 auzipetu absolbitu ditu. Itxierak 40 langile inguruan kalean utzi zituen.
Apirilak 26an 9:00etan “Arrasateko Hiri Ekonomiaren Plan Estrategikoa” aurkeztuko da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Plan hau bideratuta dago bereziki herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreari, nahiz eta herritar ororendako interesgarria izan daitekeen.
Hiri-ekonomia da proiektuaren ardatz nagusia, bere egoera eta etorkizuneko erronkak hiru ikuspegi osagarrietatik:
HAZILAN proiektuak eskualdeko 20-35 urte bitarteko gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu; enpresei gazte kualifikatu horien potentzialtasuna ezagutzeko eta proiektu berriak garatzeko aukera paregabea eskaintzen dien bitartean. Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, KIMUBERRI foroaren ekimenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Gazela Enpresen lehiaketa antolatu du. Bigarren edizio honetan Mondragon Unibertsitateko ikasleez gain, beste edonork ere partehartu ahal izango du.