Hamar langile edo gehiago dituzten enpresa berritzaileen ehunekoan, Debagoiena da nagusi Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeen artean, eta Donostia hiriburuen artean. Izan ere, irizpide horri jarraituta Gipuzkoa da Euskadiko lurralderik berritzaileena. Eustaken zabaldu duen ‘Berrikuntzaren inkesta. Eskualdeak 2014’-ren arabera, hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 37,1ekoa izan zen 2014an Euskal AEn, %40tik gorakoa Gipuzkoan.
Alemaniak Debagoieneko enpresendako eskaintzen dituen aukerak aurkezteko helburuarekin jardunaldia antolatu du Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak. Merkatu horretan interesa duen edozein enpresak jakin beharreko gakoak eman nahi dituzte eta, horretarako, Alemanian esperientzia duten hiru enpresak parte hartuko dute, Debagoienekoak hirurak.
Hilaren 26an eta 27an, eguaztena eta eguena, egingo da aurtengo Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka. Debagoieneko Lanbide Heziketako zentro guztiek eta Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatzen dute. Bi egunetan, zentroen eskaintza ezagutzeaz gain, hitzaldietara eta tailerretara joateko aukera izango dute herritar guztiek.Goiaz! azokaren programa.
Debagoieneko Mankomunitateak egun hauetan bi laguntza eskaintzen ditu: Enpresa-jarduera berriak martxan jartzera bideratutako diru-laguntzak eta Enpresa-ideia berriak sustatzen dituzten pertsonentzako laguntzak.
Mankomunitateak, Lanbiderekin batera, bi laguntza eskaintzen ditu egunotan, enpresagintzarekin zerikusia dutenak. Laguntzak eskatzeko epea atzo ireki zen eta azaroaren 15ean itxiko da. Hona hemen datu gehiago:
Ekainean maiatzean baino 125 lagun gutxiago zeuden lan barik Debagoienean, 3.559 guztira (%12,07). Langabeziak bailarako herri guztietan egin du behera, Antzuolan (berdin mantendu da) eta Leintz Gatzagan (gora egin du) izan ezik.
Debagoiena liderra da Informazio eta Komunikazio Teknologiak dituzten eta erabiltzen dituzten enpresen kopuruan, Euskadi osoa hartuta. Hiriburuek ere ez dute hain maila handirik. Hain zuzen, 10 langile edo gehiago duten enpresen gaineko estatistika egin du Eustat-ek, eta Debagoiena nabarmentzen da kategoria gehienetan, baita euskarazko webguneak dituzten enpresen kopuruan ere. Aurtengo datuak dira.
Internet baduten tamaina horretako enpresen artean, Gipuzkoan Debagoiena eta Debabarrena nabarmentzen dira (%100); Durangaldea Bizkaian (%99,5) eta Arabako Ibarrak (%98,7). Donostian, %97,1ek.