Hedatzen ari da TTIP akordioaren aurkako errebolta instituzionala.

Kaleetatik agintarien bulegoetara. Europako Batasuna eta AEBetako Gobernua negoziatzen ari diren TTIP merkataritza libreko akordioaren kontrako ahotsak gero eta gehiago dira. Denbora luzez, muturreko jarrerak izatea egotzi zaie agintetik itunaren aurka zeuden gizarte eragileei, sindikatuei eta alderdiei. Baina, orain, egoera aldatu da, eta ezinegona erakundeetara iritsi da. Gradu ezberdinetan, baina, asteon, Europako lau gobernuk negoziazioen martxa kritikatu dute, eta akordioa azkenean sinatuko den zalantzan jarri dute.

RSS - comercio internacional-rako harpidetza egin