Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta CAFek Enpresa Gela sortu dute, trenbidea ardatz hartuta

CAFek (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu dute, eta, horren bidez, konpainiak enpresa-gela bat babestuko du, trenari buruzko arloetan (informatika, telekomunikazioak, zibersegurtasuna, ingeniaritza elektrikoa, zibila, elektronika, mekanika, eta abar) ikerketa zientifikoko edo garapen teknologikoko programak eta proiektuak lantzeko.

CAFek Castejongo lantegia ixtea erabaki du.

Trenasako langile batzordeak jakinarazi du enpresaren jabeak, Gipuzkoako CAFek, lantegia ixtea erabaki duela. «Azken urteetan izandako galerak» argudiatu ditu enpresak itxiera iragartzeko.

Enpresaren asmoen berri jakin bezain pronto hasi dituzte protestak langileek. 15:00etan manifestazio bat abiatu dute plantaren aurrealdetik, Trenasa ez itxi pankartarekin. Aurretik, errepidea moztu dute minutu batzuk.

CAFeko langile batzordeak Jerusalemgo tranbia proiektuaren lizitazioari uko egiteko eskatu dio zuzendaritzari.

"Ez dugu nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan parte hartu beharrik". Hitz horiekin CAFeko langile batzordeak zuzendaritzari adierazi dio ez dutela Jerusalemgo tranbia linea berria egin nahi, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Beasaingo enpresa (Gipuzkoa) lan hori egiteko lizitazio prozesuan sartuta dago eta hortik ateratzeko eskatu diote langileek. "Ez dugu ulertzen nazioarteko legezkotasunaren, etikaren eta elkartasunaren aurkako lanak zer alderdi positibo eskain diezaiokeen CAFi".

RSS - CAF-rako harpidetza egin