Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Arizmendiarrieta Saria antolatu du.
ALEk bizi-bizi mantendu nahi du Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sustatzaile nagusiaren jaiotzaren mendeurrena, eta lehiaketa baten bitartez Arizmendiarrietak bultzatzen zituen ideiak belaunaldi gazteen artean hedatu nahi ditu.
Lehiaketa, argitalpena, sari banaketa
Arizmendiarrieta saria irekia izango da, baina bereziki komunikazioaren arloan diharduten profesional eta kolaboratzaileentzat izango da aproposa. Azaroaren 30a baino lehen, edozein hedabidetan, edozein estilo zein formatuko artikuluak saritzea izango da helburua. Arizmendiarrietak sustatzen zituen ideiak eta balioak aintzat jarriko dituzten testuak izango dira sarituko direnak. Irratian, telebistan, sare sozialetan, komunikazio grafiko gisa... argitaratzen diren artikulu zein erreportajeak izango dira hautagaiak.
Nola parte hartu?
Parte-hartu nahi dutenek argitalpenaren kopia bat honako helbidera bidali beharko du: Arizmendiarrietaren Lagunak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Loramendi 4, 20500 Arrasate, edo honako helbide elektronikoan: amigos.jma.lagunak@mondragon.edu
Aukeraketa irizpideak
Epai-mahaiak honako irizpideak erabiliko ditu irabazlea aukeratzeko:
- Originaltasuna
- Ekarpen pedagogikoa
- Ekarpen kontzeptuala
Saria
- Irabazleak 500 euroko saria izango du
- Epai-mahaiak saria irabazlerik gabe utzi ahal izango du.
Epai-mahaia ALEko ordezkariek, MONDRAGONeko komunikazio korporatiboko arduradunak, Mondragon Unibertsitateko bi kidek eta SER Gipuzkoa irratiko zein Noticias taldeko bi ordezkarik osatuko dute.
Informazio zabalagoa: www.arizmendiarrieta.org
Iturria: MONDRABERRI.com
Viewed 211 times

 
                  
                 
                  
                 
                


