Azaro osoan zehar, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak eta San Juan Bataiatzailearen parrokiak On Jose Maria Arizmendiarrieta gogoratu dute, haren heriotzaren 47. urteurrenean. Bi hitzaldi egin dituzte, besteak beste: ‘Giza Garapen Integrala eta Agenda 2030’ eta ‘Lan duina eta Arizmendiarrieta’. Azaroaren 26an, Arizmendiarrietaren heriotzaren urteurrenean, meza egin zen San Joan Bataiatzailearen parrokian.
Soziologia eta Antropologia ikasketak egindakoa, Jose Mari Larramendik (Mutriku, 1944) ondo ezagutzen du Arrasateko mugimendu kooperatiboa, 30 urtez Eroskiko bazkidea eta beste zortzi urtez Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko presidente izan zelako. Hona PUNTUAko ekainaren 10eko alerako egindako elkarrizketa. Eta ostiralero PUNTUAko eduki guztiak sarean edota paperean irakurri nahi badituzu, egin zaitez kide!