ALECOPen irudi berria daukagu.
ALECOPek irudi berria sortu du. Taldeko enpresa guztiak batzen dituen identitate bat da, 2016an bere historiako 50 urte beteko dituena.
Marijo Pagaldai, ALECOPeko gerentearen ustetan, irudi berria hazkundearen emaitza da, sinplea, zuzena eta pragmatikoa izateaz gainera. Negozio guztiak talde bakarrean batzea da helburua eta horrek ere hazkundea ekarriko du, azken urteetan produktu zein zerbitzuen dibertsifikazioarekin gertatu den bezala.
ALECOP, MONDRAGON Korporazioaren baitan, enpresa liderra da zerbitzu eta produktu hezitzaileetan, eta 5 kontinenteetako 20 herrialdeetan proiektuak garatu ditu. Hala, ALECOPeko lehendakari den Kepa Bergarak, enpresa erronka berri honen aurrean ilusioz eta energiaz dagoela onartu du.
ALECOP Knowledge & Technology. 1966.urtetik.
Viewed 199 times
