Arrasateko Udalak eta Alecop enpresak elkarlanean gauzatu duten Arrasatelan egitasmoa aurkeztu dute gaur.

Arrasateko Udalak eta Alecop enpresak elkarlanean gauzatu duten Arrasatelan egitasmoa aurkeztu dute gaur, langabeak laneratzeko plan pertsonalizatu bat egitean oinarrituko dena. 2018. urte honetan gauzatuko da, eta Marga Garmendia enplegu teknikariaren esanetan, proiektuaren berezitasuna da pertsonalizatua izango dela.

"Azpimarratu behar da plan pertsonalizatua izango dela. Pertsonaz pertsona egokitzapen hori egiten saiatuko gara", azaldu du Garmendiak.

ALECOPek 50 urte ospatzen ditu.

Jose Maria Arizmendiarrietak, Mondragon mugimendu kooperatiboaren sortzaileak 60. hamarkadaren hasieran sortu zuen ALECOP kooperatiba historikoak 50. urteurrena ospatzen du. Ekitaldia datorren Irailaren 21ean eguerdiko ordu batetan Arrasateko Polo Garaiako Udalaitz auditoriumean ospatuko da.

RSS - alecop-rako harpidetza egin