MondragonLinguak hedatzen jarraitzen duenez, bulegoa ireki du Parisen
MondragonLinguako Itzulpen eta Komunikazio Dibisioan, Viviane Dornbusch EMEAko (Europe, Middle East and Africa) zuzendari komertziala izango da aurrerantzean.
Dornbusch Literatura Frantsesean lizentziatu zen Montrealgo Unibertsitatean, bere bigarren ikasgaia Itzulpengintza izan zen eta Montrealgo Unibertsitateko Itzulpengintza Masterra ere egin zuen.
Bere lan-ibilbidea Senior Business Development Manager sailean garatu du itzulpenen sektoreko zenbait enpresatan. Hasieran, mundu-mailan lehen enpresa den Lionbridgen lan egin zuen, baita Euroscript zein SDL International konpainietan ere. Guzti-guztietan, estrategia komertzialak ezartzea eta kontu handiak erakartzea izan da helburu nagusia.
MondragonLinguan, Europako kontu handiak erakarriko ditu, eta itzulpen eleanitzak eskainiko dizkiegu, bezeroen itzulpen-prozesuak hobetzeko moduko irtenbide teknologikoen bitartez.
Iturria: mondragonlingua.com
Viewed 151 times