Doako hiru plaza geratzen dira Eraikuntza eta eraginkortasun energetikoa ikastaroa.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak martxan jarriko du ikastaro berria otsailaren 24an. Taldea osatzeko doako hiru plaza geratzen dira eta ikastaroa lanean ari diren langileei zuzenduta dago. Eraikinen eraginkortasun energetikoa gaitasun ziurtagiria lortzeko baliagarria da ikastaro hau.

595 (id: 1856762)

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, Hobetuz bitartez, Eraikuntza eta eraginkortasun energetikoa ikastaroa jarriko du martxan otsailaren 24an. Eskolak Ferixalekuan izango dira eta ikastaroa langileei zuzenduta dago. Taldea osatzeko doako hiru plaza geratzen dira. Interesatuek 943 79 00 27 edo 943 77 20 25 telefono zenbakietara deitu dezakete. Bestela, lanbide@arizmendi.ikastola.net helbide elektronikora ere idatzi daiteke. Izena emateko epea otsailaren 17ra arte luzatuko da.

Eraikuntza eta eraginkortasun energetikoa ikastaroa 90 ordukoa izango da, asteko 4 egun, arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara. Esan moduan, ikastaroari otsailaren 24an emango zaio hasiera eta apirilaren 11an bukatuko da. Bestalde, ikastaroaren irakaslea Gartzen Undagoitia izango da, Eraikuntzako Ingeniaria.

Ikastaro honen helburuak kalifikazio energetikoen prozesuetan parte hartzeko, eraikuntzako eraginkortasun energetikoari buruzko ezagutzak jasotzea izango da. Besteak beste, eraikuntza eta eraginkortasun energetikoaren oinarriak, kondentsazioak eraikuntzan, eraikuntzako materialen iragazkortasuna, isolamendu termikoa eraikuntzan eta eraikuntzarako soluzio energetikoak landuko dira ikastaro honetan. Bukatzeko, esan ikastaro honek (UF0569) Eraikinen eraginkortasun energetikoa deituriko Gaitasun Agiria lortzeko (ENAC0108) balio duela.

Hemen, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren webgunera lotura.

Iturria: MONDRABERRI.com

 

like0

Viewed 192 times