Berariazko DREAMWORKS edizioa Karbono-zuntzezko konpositeen gainean.

DREAMWORKS saio honen helburua da karbono-zuntzezko konpositeen  eremuan negozio berriak sustatzea. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira karbono-zuntzezko konpositeen  esparruan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.

Karbono-zuntzezko konpositeen  DREAMWORKS saio monografiko honek  honako formatua du:

1.- Kanpoko enpresen azalpenak, karbono-zuntzezko konpositeen  arloan dituzten negozio eredu berrien esperientzien gainean .

  • ACCIONA INFRAESTRUCTURAS (Jesús Mª Isoird, I+G+b  zuzendaritzaren europar programen taldeko burua).
  • HUNTSMAN CORPORATION (Gabriel de la Torriente, Sales Manager Iberia & Germany).

2.- MONDRAGON Korporazioko enpresen azalpenak, karbono-zuntzezko konpositeen  arloan dituzten negozio eredu berrien esperientzien gainean:

  • MGEP – MU (Jon Aurrekoetxea, Konpositeen separtamentua)
  • FPK – BATZ Lightweight Technologies (Javier Martínez Cue, I+G  zuzendaria)
  • DANOBAT FIBRA (Asier Gandarias, Zuntzezko Dibisio Zuzendaria).

3.- Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez karbono-zuntzezko konpositeen  esparruan sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea..

4.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)  

Karbono-zuntzezko konpositeei buruzko DREAMWORKS saio monografiko hau  Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2013ko irailaren 26n, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

like0

Viewed 131 times