Berariazko DREAMWORKS edizioa Karbono-zuntzezko konpositeen gainean.
DREAMWORKS saio honen helburua da karbono-zuntzezko konpositeen eremuan negozio berriak sustatzea. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira karbono-zuntzezko konpositeen esparruan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.
Karbono-zuntzezko konpositeen DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua du:
1.- Kanpoko enpresen azalpenak, karbono-zuntzezko konpositeen arloan dituzten negozio eredu berrien esperientzien gainean .
- ACCIONA INFRAESTRUCTURAS (Jesús Mª Isoird, I+G+b zuzendaritzaren europar programen taldeko burua).
- HUNTSMAN CORPORATION (Gabriel de la Torriente, Sales Manager Iberia & Germany).
2.- MONDRAGON Korporazioko enpresen azalpenak, karbono-zuntzezko konpositeen arloan dituzten negozio eredu berrien esperientzien gainean:
- MGEP – MU (Jon Aurrekoetxea, Konpositeen separtamentua)
- FPK – BATZ Lightweight Technologies (Javier Martínez Cue, I+G zuzendaria)
- DANOBAT FIBRA (Asier Gandarias, Zuntzezko Dibisio Zuzendaria).
3.- Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez karbono-zuntzezko konpositeen esparruan sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea..
4.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)
Karbono-zuntzezko konpositeei buruzko DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2013ko irailaren 26n, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.
DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke: 943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com
131 visualizaciones