Austriako Telebista Publikoa Arrasaten izan da

Atzo, asteartea, Austriako Telebista Publikoa (ORF) Arrasaten izan zen.  Kazetari austriarrek hainbat grabaketa eta elkarrizketa egin zituzten Mondragon Zentro Korporatiboan, eta baita IK4-Ikerlanen ere.  Lantaldea 3 pertsonez osatutakoa izan da:  erredaktorea, kameralaria eta ekoizlea.  Besteak beste, Mondragon Taldeko Difusio Kooperatiboaren arduradun Mikel Lezamiz elkarrizketatu zuten atzo.

Zur eta lur geratu gara Mondragon Taldeko bolumenarekin, eta batez ere bere izaera kooperatiboarekin”.  Horiexek izan ziren Alexander-Christian Steincha-en hitzak,  Weltjournal izeneko telebista magazineko erredaktorea, TVE1eko Informe Semanal saioaren parekoa.  Pedro Barbadillo ekoizlearen adierazpenak ere bide beretik joan ziren.

590 (id: 999300)

rrasaten grabatutako programa maiatzean emitituko da, eta bertan Europako hegoaldeak bizi duen krisialdia jorratuko dute.  Erreportajeak 30 minutuko iraupena izango du, eta 5 minutu inguruan Mondragon Taldeari buruz jardungo dutela aurreratu dute.  “Mondragon Taldea krisialdiari aurre egiteko balizko alternatiba gisa aurkeztea da gure asmoa”, adierazi dio Pedro Barbadillo TUlankide aldizkariari.

Agur gizarte berekoiari” titulupean, Zaragozako hainbat jubilatuen egoeraren inguruan ere hitz egingo dute, “euren pentsioekin seme-alabak laguntzera behartuta dauden adineko pertsonak”.  Era berean, lantaldea Bartzelonan ere izan da, eta bertan hainbat ikasle elkarrizketatu dituzte, “krisiaren ondorioak ere pairatzen ari direnak”.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

Viewed 208 times