Ez dezagun gure burua engainatu

Urte amaieran Jaurlaritzak Euskadiko 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana (2030-ZTPB) onartu du. Bilera horretan Jaurlaritzak egun artean indarrean dagoen 2020-ZTPB Planaren “balantze ona” egin du.

Benetan deigarria suertatzen zait halako baikortasuna.  Izan ere, 2020-ZTPB Plana indarren egon den bitartean honako atzerapauso nabarmen hauek eman ditu Euskadik:

  • Ikerkuntza-inbertsioari dagokionez, Europako lurralde aurreratuekiko gero eta atzerago gaude, barne produktu gordinaren %1,85 besterik ez dugulako erabiltzen.
  • mundu osoan ekintzailetasuna neurtzen duen GEM estatistikan berriz ere atzera egin du Euskadik.
  • Bestetik, Euskadi eta Luxenburgo dira Europatik petrolio iturriei buruzko mendekotasun handiena duten lurraldeak.  Era berean, Euskadiko energia berriztagarrien erabilera maila Estatuaren batez bestearen azpitik dago.
  • Bestetik, Euskadik 6 postuz atzera egin du Europa Batasuneko lurralde-lehiakortasun adierazleetan eta orain Europakok 125. Lurralde lehiakorrena da.
  • Europar Batasunak egin duen azterketa berri batek dio Euskadik 22 postu galdu dituela Europako lurraldeen berrikuntza sailkapenean. Une honetan 132. postuan kokatuta gaude: alegia 3. mailako lurralde bat bihurtu gara.

Etorkizuneko 2030-ZTPB Plan berriaren ikuspena da “Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean jartzea” berrikuntzan.

Alegia, mirari baten bitartez, 132. postuan kokatu dagoen gure Euskadi Jaurlaritzako 2030-ZTPB Plan berriak “Europako eskualde aurreratuenen artean jartzeko asmoa du”.

Halako inkongruentzien haurrean honako galdera hauek datozkit burura: 

  • Jaurlaritzako zientzia arduradunak inkontzienteak dira edo, besterik gabe, engainatu egin nahi gaituzte?
  • Ez al da hobe izango gure egoera  kritikoaz jabetzea eta orain artean ondorio txarrak eman dituzten industria politikak aldatu?
like0

Viewed 190 times

Iruzkinak

IRITSI FOROA?

%user(r)en irudia

Ez dut uste kanal hau iritsiko kanal denik,norberan iritsiak azaltzeko. Egon ba daude beste adierazle postiboak azaltzen ez dizunak. Ez noa orain kate bat zabaltzea, eztabaida foro izan behar ba da egin dezagun baina ez dut uste helburua hori denik.

 

like0