Ez dezagun gure burua engainatu

Urte amaieran Jaurlaritzak Euskadiko 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana (2030-ZTPB) onartu du. Bilera horretan Jaurlaritzak egun artean indarrean dagoen 2020-ZTPB Planaren “balantze ona” egin du.

Benetan deigarria suertatzen zait halako baikortasuna.  Izan ere, 2020-ZTPB Plana indarren egon den bitartean honako atzerapauso nabarmen hauek eman ditu Euskadik:

  • Ikerkuntza-inbertsioari dagokionez, Europako lurralde aurreratuekiko gero eta atzerago gaude, barne produktu gordinaren %1,85 besterik ez dugulako erabiltzen.
  • mundu osoan ekintzailetasuna neurtzen duen GEM estatistikan berriz ere atzera egin du Euskadik.
  • Bestetik, Euskadi eta Luxenburgo dira Europatik petrolio iturriei buruzko mendekotasun handiena duten lurraldeak.  Era berean, Euskadiko energia berriztagarrien erabilera maila Estatuaren batez bestearen azpitik dago.
  • Bestetik, Euskadik 6 postuz atzera egin du Europa Batasuneko lurralde-lehiakortasun adierazleetan eta orain Europakok 125. Lurralde lehiakorrena da.
  • Europar Batasunak egin duen azterketa berri batek dio Euskadik 22 postu galdu dituela Europako lurraldeen berrikuntza sailkapenean. Une honetan 132. postuan kokatuta gaude: alegia 3. mailako lurralde bat bihurtu gara.

Etorkizuneko 2030-ZTPB Plan berriaren ikuspena da “Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean jartzea” berrikuntzan.

Alegia, mirari baten bitartez, 132. postuan kokatu dagoen gure Euskadi Jaurlaritzako 2030-ZTPB Plan berriak “Europako eskualde aurreratuenen artean jartzeko asmoa du”.

Halako inkongruentzien haurrean honako galdera hauek datozkit burura: 

  • Jaurlaritzako zientzia arduradunak inkontzienteak dira edo, besterik gabe, engainatu egin nahi gaituzte?
  • Ez al da hobe izango gure egoera  kritikoaz jabetzea eta orain artean ondorio txarrak eman dituzten industria politikak aldatu?
like0

190 visualizaciones