Malgutasuna eta digitalizazioa dira DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioaren apustu garrantzitsuenak EUROBLECH azokan.
DANOBATen xafla dibisioa EUROBLECH azokan (Hannover, urriak 23-26) izango da. Han aurkeztuko ditu bobinatik elikatutako laser bidez ebakitzeko arloan dituen azken soluzio teknologikoak eta digitalizazio alorrean egiten ari diren apustua. Aurtengoan kokapen berria izango du: Hall 27, Stand H132.
Malgutasuna eta digitalizazioa apustu garrantzitsuenak izanda, standean erakusgarri izango da DANOBAT LB makina. Soluzio horrek, bobina metalikotik abiatutako laser bidez ebakitzeko makinak, ondokoak konbinatzen ditu: laser bidezko ebaketari aplikatutako zuntz teknologiaren eta lehengai gisa bobina metalikoak erabiltzearen abantailak.
DANOBATen laser blanking bidezko soluzioek iraultza ekarri dute prentsa tradizionalen sektorera, soluzioak erabiltzearen abantailak askotarikoak baitira tradizionalekiko. Garrantzitsuenen artean honakoak azpimarra ditzakegu: mantentze lanetan eta energian dagoen aurrezpena, alfer-denborarik ez izatea, espazioa optimizatzea eta, batez ere, eskaintzen duen malgutasun handiagoa. Abantaila horiek guztiek egiten dute DANOBAT LB makina sistema optimoa izatea serie ertain eta laburretan.
DANOBATek apustu egiten jarraitzen du soluzio berezi eta berritzaileak garatzeko, betiere, behar zorrotzenak asetzeko asmoarekin. DANOBAT LB bobinatik abiatutako laser bidez ebakitzeko makina pertsonalizatua da eta bezero bakoitzaren behar bereziak asetzeko neurrira diseinatzen da. Gainera, tolesketa soluzio desberdinekin konbinatu daiteke, horrela bukatutako pieza automatikoki eskuratzea ahalbidetzen duen linea malgu osoa lortuz sistema bakarrean.
Bobinatik abiatuta laser bidez ebakitzeko sistema honen aplikazio eremua oso zabala da; beraz, beharrezkoa da kasu bakoitzean aztertzea zeintzuk diren bezeroaren premiak: ebaki beharreko material motak eta lodierak; beharrezko produktibitatea; piezen ezaugarriak; etab.
Besteak beste, teknologia honek honako sektoreetan du onarpen ona:
• Automobilgintza: ibilgailuen egitura piezak.
• Sukaldeko tresneria: aizto eta diskoak lapiko, zartagin eta abarretarako.
• Silo metalikoak: Silo metalikoen sabaien sektoreak
• Argiteria: Argiterien gorputzak
• Likidoak biltegiratzeko deposituak edo zisternak
• Metalezko potoak eta bidoiak.
• Klimatizaziorako sistemak eta hodiak.
• Eraikinetako fatxada eta metalezko egiturak.
Apustu digitala
EUROBLECH azokan DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioak aurkeztuko dituen zerbitzu digitalen eskaintzaren barruan, nabarmentzekoa da Smart HMI sistema, DANOBAT LB makinan txertatuta doana eta makinaren eragiketetarako laguntza berritzaileak eskaintzen dituena. Gainera, ekipoaren egoeraren eta bere funtzionamenduaren gaineko informazioa denbora errealean eskuratzea ahalbidetzen du.
DATA SYSTEM da ekipoak txertatuta daraman beste soluzio digital bat. Soluzioa analisi tresna indartsua da, eta makinak sortzen dituen datuak bildu eta kudeatzen ditu, makinaren errendimendu optimoa lortzeko. Tresna horrek hainbat aukera ditu, hala nola makinaren prozesua denbora errealean monitorizatzea eta alarmak eta energiaren kontsumoak kudeatzea. Gainera, produktibitateen gaineko txostenak ematen ditu.
Iturria: danobatgroup.com
Viewed 67 times