B&R eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA lankidetzan, enpresak industria automatizazioaren inguruan prestatzeko.
B&Rk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak izenpetutako hitzarmenaren lehen egitasmoa Industria Automatizazioko Masterra izango da. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hainbat enpresarekin batera diseinatu du Masterra, horien artean egonik ULMA, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Danobat Group, Mondragon Assembly eta Indaux, eta xedea da industri automatizazioaren arloan aurre egin beharreko erronkei erantzutea.
Makineri fabrikatzaileek gero eta gehiago jotzen dute soluzio mekatronikoak ezartzera, prozesuak automatizatzeko nahian. Horrenbestez, gero eta joera handiagoa dago soluzio mekaniko eta hidrauliko tradizionalen ordez sistema elektrikoak erabiltzeko, eta, gainera, ekologikoagoak eta malguagoak dira. Aitzitik, horrelako proiektuak lantzeko hainbat ezagutza behar dira, eta enpresa askotan hori oraindik ez dago behar bezain garatuta. Hain zuzen ere, arlo horretan nahi dute balio bereizgarria eman Industria Automatizazioko Masterrak eta B&Rrekin sinatutako lankidetzak, enpresei behar dituzten hainbat ezagutza lortzen laguntzeko –espeka elektronikoak, motion control, etab.–, euren kokapen lehiakorra indartzeko eta hazten jarraitzeko.
B&Rk, soluzio teknikoak emateaz gain, langile teknikoak jarrita ere parte hartuko du Masterrean. Izan ere, B&Rko teknikariak arduratuko dira Masterrean "Motion Control"-ari eskainitako modulua emateaz.
Hitzarmena B&R Españako zuzendari nagusi Ramon Diazek eta Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos Garciak sinatu dute, izaera estrategikoa du bi erakundeentzat, eta epe luzerako lankidetza baterako oinarriak ezartzen ditu, zeina Goi Eskola Politeknikoan eskaintzen diren beste prestakuntza proiektu batzuetara zabal litekeen, izan unibertsitate tituluak, izan titulazio propioak, industri automatizazioaren eta mekatronikaren arloetan.
Iturria:mondragon.edu
Viewed 137 times