AIRBUSen industri garapenaren etorkizuneko gakoak zure eskura Arrasaten garatuko den hitzaldian.
Silvia Lazcano Urueña, AIRBUS-ekoTeknologia Bulego Korporazioko Ordezkari Nazionala denak AIRBUSen industri garapenaren etorkizuneko gakoak adieraziko ditu ISEAk antolatutako jardunaldi baten.
Aipatu Silvia Lazcano Urueña "(I + G)-ko kudeaketa eraginkorraren erronka" lelopean garatuko den hitzaldiaren gonbidatua izango da.
Bere hitzaldian, Silvia Lazcano Urueñak gai hauek landuko ditu:
• AIRBUSek etorkizunera begira landu nahi dituen eremu teknologiko nagusiak.
• AIRBUSren garapen teknologiekiko erronka nagusiak.
• Espainiako garapen industrial eta teknologikoko ikuspegia AIRBUSren aburuz.
Horretaz gain, hitzaldiaren mamia beste honako hizlarien eskutik osatuko da:
• Garapen teknologikoa erronka Euskadin, Alaitz Landaluze Solaunen eskutik (Politika Zientzia, Teknologia zuzendaria eta Berrikuntza INNOBASQUE- Berrikuntzaren Euskal Agentzia).
• Enpresen ikuspegia Garapen Teknologikoak lehiakortasunak duen eraginari buruz:
- IBM S.A-ren eredua, Elisa Martín Garijo, Berrikuntza eta Teknologiako zuzendaria denaren eskutik.
• “Enpresa eskubiaz jajoa” ekimenaren aurkezpena, Mikel Orobengoa Ortubairen eskutik, ISEA Koop Elkarteko zuzendari nagusia dena.
Hitzaldia 2019 urtarrilaren 17an izango da, 15:00etatik aurrera, LKS egoitzan (Arrasaten, Garaia Teknologia Parkean, alegia).
Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, arren, (943.772064) telefonora deitu edo mezu bat bidali honako helbide elektroniko honetara: morobengoa@iseamcc.net.
Viewed 81 times