AIRBUSen industri garapenaren etorkizuneko gakoak zure eskura Arrasaten garatuko den hitzaldian.

Silvia Lazcano Urueña, AIRBUS-ekoTeknologia Bulego Korporazioko Ordezkari Nazionala denak AIRBUSen  industri garapenaren etorkizuneko gakoak adieraziko ditu ISEAk antolatutako jardunaldi baten.

Aipatu Silvia Lazcano Urueña "(I + G)-ko kudeaketa eraginkorraren erronka" lelopean garatuko den hitzaldiaren gonbidatua izango da.

Bere hitzaldian, Silvia Lazcano Urueñak gai hauek landuko ditu:

• AIRBUSek etorkizunera begira landu nahi dituen eremu teknologiko nagusiak.

• AIRBUSren garapen teknologiekiko erronka nagusiak.

• Espainiako garapen industrial eta teknologikoko ikuspegia AIRBUSren aburuz.

Horretaz gain, hitzaldiaren mamia beste honako hizlarien eskutik osatuko da:

Garapen teknologikoa erronka Euskadin, Alaitz Landaluze Solaunen eskutik (Politika Zientzia, Teknologia zuzendaria eta Berrikuntza INNOBASQUE- Berrikuntzaren Euskal Agentzia).

Enpresen ikuspegia Garapen Teknologikoak lehiakortasunak duen eraginari buruz:

- IBM S.A-ren eredua, Elisa Martín Garijo, Berrikuntza eta Teknologiako zuzendaria denaren eskutik.

“Enpresa eskubiaz jajoa” ekimenaren aurkezpena,  Mikel Orobengoa Ortubairen eskutik, ISEA Koop Elkarteko zuzendari nagusia dena.

Hitzaldia 2019 urtarrilaren 17an izango da, 15:00etatik aurrera, LKS egoitzan (Arrasaten, Garaia Teknologia Parkean, alegia).

Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, arren, (943.772064)  telefonora deitu edo  mezu bat bidali honako helbide elektroniko honetara: morobengoa@iseamcc.net.

like0

81 visualizaciones