DANOBAT eta SORALUCEren azken berrikuntzak IMTS 2016 Azokan erakutsiko dira.
DANOBAT eta SORALUCEk osagaien mekanizaziorako garatu dituzten azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu Chicagon ospatuko den IMTS 2016 azokako hegoaldeko pabilioian, S-9453 standean, Irailaren 12tik 17ra.
IMTS-eko bisitariek DANOBAT HG lan astunetarako artezteko makina eta DANOBAT-OVERBECK IRD-400 barrualde, kanpoalde eta erradioak artezteko makina ikusi ahal izango dituzte. DANOBAT HG mahai mugikorreko artezteko makina gama, 5000mm arteko luzera duten osagaiak artezteko gai da eta beraz, besteak beste, sektore aeroespaziala, trenaren industria edota energia sorkuntza sektoreentzako aplikazioentzat aukera egokia da. Bestalde, DANOBAT OVERBECK IRD makina gama,
barrualdeak, kanpoaldeak, erradioak, aurpegiak eta zilindrikoak ez diren formak artezteko diseinatua izan denez, soluzio paregabea da ebaketa tresnak, zeramikako piezak zein transmisio sistemen industriak edota Petroleo eta Gas industriak eska ditzakeen aplikazioetarako.
Era berean, DANOBATek tren eta petroleo eta gas industrietarako fabrikazio linea aurreratuenetarako garatu dituen berrikuntzak erakutsiko ditu, SORALUCEren fresatzeko, mandrinatzeko eta torneaketa bertikaleko soluzioekin batera
Iturria: press.danobatgroup.com
Viewed 193 times