Jesus Amezagak Txinan bizitako esperientzia komertzialaren gaineko hitzaldia eskainiko du.
MONDRAGON Korporazioko BAC-ek antolatuta, Irailaren 29an, asteartea, 17:30etatik aurrera Jesus Amezagak (FAGOR AUTOMATION bazkide erretiratua) honako hitzaldi hau emango du: 1998 -2015 bitarteko nire ibilbide komertziala Txinan.
Duela gutxi erretiratu izan da Jesus Amezaga, urtetan FAGOR AUTOMATIONek Asiako lurraldean izan duen arduraduna.
Jesus 1998.eneko urtean hasi zen Txinako merkatua urratzen eta bere jarduera komertziala Txinara, Taiwanera, Koreara nahiz Pazifikora luzatu izan da. Ondorioz, Pekinen bizi izan da hamarkada luzean.
Jakinik Jesus Amezagak duen eskarmentu eskerga askorentzat merezigarria izango daitekeela, MONDRAGON Korporazioko BAC-ek Irailaren 29rako, asteartea, hitzaldi bat antolatu izan du arratsaldeko 17:30etatik aurrera emango dena.
EXPANSIÓN egunkari ekonomikoak Jesus Amezaga “Txinan eragin handieneko 10 zuzendari espainiarrean artean” kokatu izan zuen eta beraz, berak adieraziko duena segurutik benetan interesagarria gertatuko da.
Hitzaldian zehar jorratuko diren gaiak, besteak beste, honako hauek izango dira:
- Txinako bilakaera ekonomikoko eta politikoa.
- Gizartearen bilakaera.
- Administrazio Txinatarraren izaera.
- Harreman komertzialen izaera eta maila horretan eman litezken zailtasunak.
- Txinako merkatuarekiko egokitzapena.
- Txinako teknologia-bilakaera.
- Txinan egotetik ateratako eskarmentua eta bertan aritzeko aholku praktikoak.
Aipatu bezala, hitzaldia irailaren 29ean izango da 17:30etatik aurrera LKSek Arrasaten duen egoitzan; Garaia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.
Hitzaldian parte hartzea aske izango da eta, bereziki, Txinako merkatuan interesa duten honako hauek zuzentzen zaie: kanpo-salmenta arduradunei, saltzaileri nahiz tekniko-saltzaileri.
Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net
177 visualizaciones
