REE-k eta hainbat parte hartzaileren partzuergo batek, tartean MU dela, berriztagarriak integratzeko sistema bat aurkeztu dute.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Berrikuntza eta Lehiakortasuneko zuzendari nagusi Maria Luisa Castañok eta Red Electrica Españolako (REE) garraioko zuzendari nagusi Carlos Collantesek aurkeztu dute astearte honetan ESP-LIDER I+G+B proiektua Lleidan, proiektuko parte hartzaileekin batera, tartean egonik Mondragon Unibertsitateko Energia Taldeko ikertzaileak; proiektua Torres de Segre udalerrian ezarri da, sare elektrikoa aprobetxatzeko eta energia berriztagarriak integratzeko. Egitasmoa, Gobernuaren Lleidako Ordezkariordetzak jakinarazi duenez, Ministerioak kofinantzatu du 2.074.000 eurorekin, Innpacto programaren barruan. REEk gidatzen du, eta bertan partaide dira Ingeteam Technology eta Incoesa enpresak eta Mondragon Unibertsitatea (EAE) eta Comillasko Unibertsitatea (Madril).

Planteamenduaren helburu nagusia potentziako elektronikan oinarritutako teknologiak garatzea da, sare elektrikoaren aprobetxamendua maximizatzeko eta energia berriztagarriak integratu ahal izateko.

Proiektuaren baitan sareko beste linea batzuek sortzen duten elektrizitatea automatikoki banatzeko sistema elektronikoak garatu dira; ondorioz, energia guztia, ez bakarrik sortutakoa, baizik eta une jakin batean sortu daitekeena ere, kontsumitzailearengana iristen da, eta horrek salmenta prezioari eragiten dio.

Teknologia horien aplikazioari esker, segurtasun maila berarekin sarearen garapen txikiagoa beharko da, potentzi fluxuak kontrolatu behar direlako, eta ingurumenean duen eragina murriztuko da, beharrezko azpiegituren kopurua murrizten delako.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

157 visualizaciones