Lanbai enplegu eta formazio azokaren 4. edizioa egingo da ekainaren 9an.

Ekainaren 9an, Lanbai enplegu eta formazioaren 4. edizioa egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko MONDRAGON UNIBERTSITATEko eraikinean. Aurretik baina, ekainaren 6tik eta 8ra, enpleguari lotutako hainbat lantegi eta hitzaldi ireki antolatu dira Arrasateko Kulturaten. Guztira, 41 enpresak eta erakundek jarriko dituzte curriculumak jasotzeko stand-ak Lanbain. Azokak sarrera libre du eta irekita egongo da 14:45etatik 19:00etara.

Bi helburu nagusi bete nahi ditu Lanbaik: batetik, modu erosoan jarri nahi ditu harremanetan graduatuak eta kontratatzaileak, eta, bestetik, eskaini nahi die bildutakoei informazio espezializatua egun dagoen eskaintza akademikoari buruz, beti ere, izan dezaten sarrera errazagoa lan munduan. Horretarako guztirako, lau gunetan dago antolatuta aurtengo azoka: 

  1. Formazio gunea. Master, graduondo eta graduen gaineko stand informatiboak.
  2. Enpresa gunea. Erakunde eta enpresen standak. Bertan jasotzen dira curriculumak.
  3. Lan poltsa gunea. Eusko Jaurlaritzako Lanbide, MUkide.... zerbitzu desberdinetan izena emateko aukera.
  4. Elkarrizketa gunea. Aukeratutako enpresa edo erakundeetako ordezkariarekin elkarrizketa laburra.

Aurten, 41 enpresa eta erakundek jarriko dituzte stand-ak curriculumak jasotzeko. Aurrez aurreko elkarrizketak egiteko aukera, aldiz, 39 stand-ek eskainiko dute (elkarrizketetarako txandak hartzeko epea irekita egongo da maiatzaren 26ik ekainaren 2ra. Txanden esleipena egiteko, zorrotz jarraituko da eskarien urrenkera). Aurten ere aukera egongo da beka eta diru laguntzen informazioa jasotzeko eta lan poltsetan izana emateko. Bestalde, formazioari buruzko informazio bila joanez gero, azokan aurkituko da informazio ugari MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eskaintzen dituen ikasketei buruzkoa: graduak, unibertsitate masterrak, profesionalentzako prestakuntza eta heziketa zikloak.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk antolatzen du formazio eta enplegu azoka hurrengo erakundeekin batera: Arrasateko Udala, LANBIDE Eusko Jaurlaritzako Euskal Enplegu Zerbitzua eta MONDRAGON taldea.

Webgune honetan dago Lanbairi buruzko informazio guztia eta elkarrizketetarako txandak hartzeko txokoa: http://lanbai2016.mondragon.edu/eu/ Iturria:mondragon.edu

 

like0

147 visualizaciones