Fagor Arrasate Koop. E.-ak. eta Onapres Koop.E.-ak, biak ere MONDRAGON Korporaziokoak, bere aktibitateak bat-egitea onartu dute. Horrela, mundu mailan txapa metalikoa prozesatzeko eta egokitzeko soluzioen katalogorik handiena duen enpresa sortu da. Epe formalak bete ondoren, Fagor Arrasatek xurgatuko du Onapres Koop. E. eta deformazio bidezko makina erreminta ekoizlerik handiena bihurtuko da, ia zortziehun langilerekin, herrialde desberdinetan 7 lantegi dituena eta kontsolidatutako 300 milioi euroko fakturazioa duena.