Fagor Arrasatek estanpazio sistema berritzaile bat garatu du

Fagor Arrasatek estanpazio sistema berritzaile bat asmatu eta garatu du. Egun hauetan aurkezten ari da.

Kooperatibak ETBri azaldu dio makina berri hau kapaz da fabrikazio-kate oso baten lana egiteko.

Makina honek nazioartean interesa piztu du, eta Volkswagenek jada makina bat erosi die, hain justu, Alemaniako bere lantegi nagusian jartzeko.

Estanpazio prentsa bikoitzak 130 tona baino gehiago pisatzen ditu. Bere oinarria flex cell sistema da, eta beraz, malgua eta erabilera anitzekoa da.

130 tona baino gehiagoko estanpazio prentsa bikoitza. Baina bere ekarpen nagusia da pieza handiak eta txikiak fabrikatzen dituela.

Horrenbestez, bezero mota ezberdinak asetzeko kapaz da, baita oso emankorra ere. Halaxe azaldu du Aitor Txurrukak, kooperatibako ordezkari batek:

Hasieran inbertitzen den diru hori nahiko diru da, eta beti dago prezioaren inguruko kezka, baina makina honek aukera ematen du bezero mota ezberdinak izateko eta, batez ere, tamaina ezberdineko piezak sartzeko. Horixe da gure ustez kontzeptu berri honen aportazio handiena”.

Fagor Arrasatek guztira 800 langile ditu eta 5 planta Euskal Herrian eta 1 Txinan. Makinen %95 esportatu egiten ditu.

Fagor Arrasaterentzat berrikuntza da gakoa, giltzarri nagusi bat. Azken bi urteetan apustu egin du India, Errusia, Brasil eta Txinan. Iaz 237 milioi euroko salmentak lortu zituen.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

143 visualizaciones