KimuBerrik kalera atera ditu MUko ikasleen proiektuak.

VI. edizioa izango da aurtengoa eta bere helburua gazteen artean ekinzaletasuna bultzatzea da. Gaurtik eta irailaren 22arte izango dira ikusgai ikasleek aurrera eramandako proiektuak Kulturaten.

barru595 (id: 580405)

Goizeko 10etan eman zaio hasiera ekitaldiari Kulturateko Areto Nagusian. Hauen mintzaldien ostean, ikasleen txanda izan da. 2014/15 ikasturteetan zehar eginiko lanak aurkeztu dituzte.

Arizmendiarrietaren gaineko erakusketa domekan hasita Arrasaten.

On Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldien barruan, domekan, erakusketa irekiko dute Arrasateko San Juan Batailatzailearen parrokian: tamaina handiko panel bat jarriko dute eta haren bizitza eta lana jasotzen dituen ikus-entzunezko bat bota. 11:00etan, Horazio Argarate parrokoak esango duen mezarekin emango diote hasiera. Erakusketa astelehenetik egubakoitzera bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, maiatzak 11ra arte.

Suscribirse a RSS - Erakusketa