Arizmendiarrietaren gaineko erakusketa domekan hasita Arrasaten.

On Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldien barruan, domekan, erakusketa irekiko dute Arrasateko San Juan Batailatzailearen parrokian: tamaina handiko panel bat jarriko dute eta haren bizitza eta lana jasotzen dituen ikus-entzunezko bat bota. 11:00etan, Horazio Argarate parrokoak esango duen mezarekin emango diote hasiera. Erakusketa astelehenetik egubakoitzera bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, maiatzak 11ra arte.

Arizmendiarrieta kanonizatzeko batzordeak antolatu du erakusketa. Bertatik azaldu dutenez, helburua da Arrasaten kooperatiben mugimendua bultzatu zuen apaizaren gizatasunaren berri ematea gizarteari; Arizmendiarrietaren ereduaren bitartez, bizitza ekonomiko eta sozialean kooperazioa praktikatzera deitu gura dituzte kristauak, gizarte justuago baterako bidean.

Urtemugako ospakizunen harira, Arizmendiarrieta100.com webgunea jarri zuten martxan, martxo amaieran.

Iturria: GOIENA.eus

like0

203 visualizaciones