KimuBerrik kalera atera ditu MUko ikasleen proiektuak.

VI. edizioa izango da aurtengoa eta bere helburua gazteen artean ekinzaletasuna bultzatzea da. Gaurtik eta irailaren 22arte izango dira ikusgai ikasleek aurrera eramandako proiektuak Kulturaten.

barru595 (id: 580405)

Goizeko 10etan eman zaio hasiera ekitaldiari Kulturateko Areto Nagusian. Hauen mintzaldien ostean, ikasleen txanda izan da. 2014/15 ikasturteetan zehar eginiko lanak aurkeztu dituzte.

Ekiten lehiaketaren barruan, KimuBerrik  honako gaia proposatu zien ikasleei: “Eguneroko bizitza errazten duten produktu eta zerbitzu berritzaileak”. Guztira 52 proiektu aurkeztu dira eta horietatik 8 izan dira Kulturateko Areto Nagusian ikusi ahal izan ditugunak.

Informatika eta telekomunikazioko ingeniaritza ikasleak, Sistema txertatuen masterrekoak, Industri diseinu eta produktu garapenerako gradukoak eta Ikus entzunezkoetan gradua egiten ari direnek euren ideiak aurkeztu dituzte jendaurrean. Azken hauen lanak “Euspot” lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsi dituzte.

Arrasaten egun batzuk eman ostean, erakusketak Oñatiko enpresagintza fakultatera salto egingo du urriaren 5arte. Azken geltokia Aretxabaletako Arkupen izango du urriaren 6tik 16ra.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

192 visualizaciones