Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako lau proiektu berritzaile egingo ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Ikasekin diru-laguntza deialdian, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hartu du ardura lau ikerketa berritzaile egiteko. Diputazioaren Landa garapenerako eta Turismoko departamentuak antolatutako deialdiaren xedea da sustatzea berrikuntza eta jakintza Gipuzkoan; horretarako, deialdiak gidatzen duen lema da Gipuzkoa, berrikuntzaren eta jakintzaren lurraldea.

Andoni Luis Adurizekin solasaldia.

Mondragon Unibertsitateko Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusiak eskaintzen duen urteroko ekintza egutegiaren barruan, Mugaritz jatetxeko Andoni Luis Aduriz euskal sukaldari entzutetsuarekin batera tertulia bat egiteko aukera izango dugu. Euskal sukaldariak bere ibilbide profesionalean izan dituen esperientziak kontatuko digu.

Solasaldia gaur abenduak 11n Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusiko (5. eraikuntza) Lokal Sozialean izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Guztiok gonbidatuta zaudete!

Iturria: MONDRAGON.edu

Orklik IESEren Bikaintasun Industrial saria irabazi du.

MONDRAGON Korporazioko Orkli kooperatibak IESE negozio eskolak banatzen duen Bikaintasun Industrial saria jaso zuen atzo, eguaztena. IESEk Celsa katedraren bitartez ematen du saria.

IESE negozio eskolak Celsa katedraren bidez ematen du Bikaintasun Industrial saria. Aurtengo finalistak izan dira CPE eta Bellota Agrisolutions, batetik, eta Ormazabal y Cía, bestetik. Saria Celsa Taldeko presidenteak, Francesc Rubiraltak, eta IESEko zuzendari orokorrak, Jordi Canals-ek, eman zioten Orkliko presidenteari, Jose Luis Perezi.

MONDRAGONgo enpresen partehartzea FERIA MEDICA-COMPAMED 2013n (Düsseldorf, Alemania)

Seigarren urtez jarraian, MONDRAGON Health MEDICA 2013 Ferian izan da, Düsseldorfen (Alemania). Mundu osoko feria mediko handienak 43. urtebetetzea izan du aurten. Teknologia medikuen merkatu area zentrala Düsseldorf hiri alemaniarrean kokatu da beste behin, azaroaren 20-23 artean.

Gehiago irakurtzeko...:

http://www.mondragon-health.com/?p=3128

First Lego League-ko EAEko kanporaketara joango dira larunbatean Arizmendiko ikasleak.

Laugarren urtez jarraian, Arizmendi Ikastolak First Lego League delako txapelketan hartuko du parte.  Mundu mailako txapelketa da honako hau, ikasleei zuzendutako, eta lehenengo kanporaketa abenduaren 14an izango da Zamudion. Bertan Euskal Autonomi Erkidogoko neska-mutikoak arituko dira nor baino nor, eta Arizmendi Ikastolaren lau talde izango dira bertan: Gaztelupetik batxilergoko talde bat, DBH4ko bi talde eta Almenetik beste bat. Aurreko urteetan bezala, MU eta Ikerlanen babespena hartuko dute parte txapelketan.

Abian da Jakiberri 2. Ideia-Lehiaketa, “Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” (Healthy Fast Food) produktu berritzaileak sort

Jakiberri Proiektua, arin prestatzeko euskal janari natural, osasuntsu, anitz eta nutritiboa den I+G+b ko produktu garapenei buruzko proiektua da (Euskal Janari Lasterra, Healthy Basque Fast Food).

Jakiberri Proiektua, Euskal Janari Lasterra, ingelesez "Healthy Basque Fast Food", tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa izango den produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da.

Jakiberri Proiektua ISEAk (Corporación MONDRAGON), JAKIONek eta AZARO FUNDAZIOAk bultzatutakoa da, horretarako LEARTIKER-Ikerkuntza gunearen eta HAZI-ren laguntza dutelarik.

Participa en el segundo concurso de ideas JAKIBERRI para generar una propuesta culinaria “healthy fast food” de origen vasco.

El Proyecto JAKIBERRI es un proyecto de (I+D+i) destinado a la creación comida vasca de preparación rápida (Euskal Janari Lasterra, “Healthy Basque Fast Food”), natural, saludable, diversa y nutritiva, en línea con las tendencias que desean desarrollar los Países nórdicos con el propósito de generar la creación de productos de valor añadido superior para el sector agroalimentario.

JAKIBERRI persigue generar una “experiencia culinaria Healthy Fast Food de origen vasco”, en línea con la tendencia “Healthy Fast Food” resultante de la acción de la Administración Federal del Presidente Obama.