Abian da Jakiberri 2. Ideia-Lehiaketa, “Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” (Healthy Fast Food) produktu berritzaileak sort

Jakiberri Proiektua, arin prestatzeko euskal janari natural, osasuntsu, anitz eta nutritiboa den I+G+b ko produktu garapenei buruzko proiektua da (Euskal Janari Lasterra, Healthy Basque Fast Food).

Jakiberri Proiektua, Euskal Janari Lasterra, ingelesez "Healthy Basque Fast Food", tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa izango den produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da.

Jakiberri Proiektua ISEAk (Corporación MONDRAGON), JAKIONek eta AZARO FUNDAZIOAk bultzatutakoa da, horretarako LEARTIKER-Ikerkuntza gunearen eta HAZI-ren laguntza dutelarik.

Nahiz eta gaur egun “Healthy Basque Fast Food” eskaintzarik ez egon, Jakiberri Proiektuaren helburua da, gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa uztartzea eta horrela elikadura mota berria,  naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa lortu.

Proiektu honen testuinguruan 2. IDEIA-LEHIAKETA abian jarri izan da.  Interneten bitartez garatutako ideia-lehiaketa hau Euskal Janari Lasterra ("Healthy Basque Fast Food") balizko produktuak aurkitzeko asmoz sortu izan da. Oraingo honetan 5 sari eskainiko dira eta, guztira, 2.500 euro banatuko honako berrikuntza-lerro hauei jarraituz:

  • MAILA OROKORRA, produktu berriak sortzeko ideia berritzailea:  Zer nolako ideia proposatu nahi zenuke Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) sortzeko asmoz?.  1.000 euroko sariaz hornituta dagoena.
  • AZKENBURUKOARI EDO POSTREARI DAGOKION MAILA: Zer nolako Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatu nahi zenuke azkenburukotzat edo postretzat?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
  • GOSARIARI EDO HAMARRETAKOARI DAGOKION MAILA (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatu nahi zenuke gosaritzat edo hamarretakotzat?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
  • ASKARIARI DAGOKION MAILA (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatu nahi zenuke askaritzat?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
  • UMEEI DAGOKIEN MAILA (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatu nahi zenuke umeentzat?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.

Horretaz gain, irabazlearen ideia edo lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia azkenean komertzializatuko balitz, Jakiberri Lan-Taldeak proposatzailea saritu egingo luke.

JAKIBERRI Ideia-lehiaketa orokor honetaz gain, JAKIBERRI ikerketa-taldearen asmoa da Euskadiko Ostalaritza Eskolen laguntzarekin ostalaritza eskola bakoitzerako lehiaketa mugatu bat antolatzea, bertako ikasleei nahiz irakasleei soil-soilik zuzendutakoa.

Lehiaketari buruz argibideak eskuratzeko ISEAko webgunera (www.iseamcc.net) edo ELKARBIDE (www.elkarbide.com) webgune sozialera jo daiteke. Bertan lehiaketaren arauaz gain, parte hartzeko galdera-formulategiak aurkitu ahal izango dira.


JAKIBERRI LEHENBIZIKO LEHIAKETAKO IRABAZLEEI BURUZKO ARGIBIDEAK.

2012. eta 2013. urtetan zehar JAKIBERRI Ikerkuntza-Taldeak lehenbiziko lehiaketa abian jarri izan zuen Euskal Janari Lasterra (“Healthy Basque Fast Food”) motatako produktuak aurkitzeko asmoz.

Lehenbiziko lehiaketak 10 partaide izan zituen, 7 gizakume eta 3 emakume, honako profil honetakoak: Sukaldariak, Ostalaritza Eskola ikasleak nahiz zaletuak.  Beraien eskutatik, guztira, 54 ideia proposatu jaso izan ziren Euskal Janari Lasterra (“Healthy Basque Fast Food”) sortzeko asmoz.

Honako hauxe izan zen Epai-Mahaiaren epaitza:

  • JAKIBERRI Ideia-lehiaketaren irabazlea Angel Fernandez de Retana Martinez jauna izan zen eta 1.000 euroko saria jaso zuen.
  • Horretaz gain, Euskadiko Ostalaritza Eskolen laguntzarekin antolatuak izan ziren lehiaketa-mugatuei dagokionez, beste bi sari eskaini izan ziren:
  • Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolaren laguntzarekin antolatutako lehiaketaren irabazlea Elida Maria Diez Gomez anderea izan zen eta, beraz, 500 euroko saria jaso zuen.
  • Leioako Ostalaritza Eskolaren laguntzarekin antolatutako lehiaketaren irabazlea Andrew Wesley Alvarez Coruña  jauna izan zen eta, beraz, 500 euroko saria jaso zuen.
JAKIBERRI LEHIAKETA “EUSKAL HEALTHY FAST FOOD” DELAKO KONTZEPTUARI EUSKARAZKO DEITURA EGOKIA AURKITZEKO ASMOZ ANTOLATUA IZAN ZENAREN BURUZKO ARGIBIDEAK.

2013. urteko hasieran, “Healthy Basque Fast-Food” delako kontzeptuari euskarazko deitura egokia aurkitzeko asmoz antolatu izan zen Lehiaketarako 123 proposamen jaso izan ziren. Lehiaketaren arauetan agertzen zenez, uztailaren 4an, proposamen guziak Euskaltzaindiari bidali izan zitzaizkion aztertu zitzan.

Irailaren 18an jaso izan du JAKIBERRI Ikerkuntza-taldeak Euskaltzaindiko idazkaria den Xabier Kintana jaunak prestatuko txostena.  Bertan aurkeztu izan diren proposamenei buruzko iritsia finkatzeko erabili izan dituen irizpideak, jasotako proposamenei buruzko iritsia eta, azkenik, epai-mahiak hartu beharreko erabakiari buruzko aholkuak agertzen ziren.

Euskaltzaindiaren iritsia jaso ondoren, Lehiaketako Epai-Mahiak honako hauek aukeratu izan zuen “Fast Food”, “Basque Fast Food” eta “Healthy Basque Fast Food” direlako kontzeptuei aurrerantzean JAKIBERRI Ikerkuntza-Taldeak bere lanetarako erabiliko dituen euskarazko deitura egokitzat:

  • Fast-Food: Janari lasterra.
  • Basque Fast-Food: Euskal janari lasterra.
  • Healthy Fast-Food: Janari lasterra eta osasungarria.
  • Healthy Basque Fast-Food: Euskal janari lasterra eta osasungarria.

Epai-Mahiaren ustetan, jaso izan ziren 123 proposamenetatik 2 proposamen dira aukeratutako deituratik nahiko gertu ibili zirenak.  Hain zuzen, honako hauek:

  • Mirentxu Larrañaga Sueskun: Euskal janari lasterra, osasuntsua bezain ederra.
  • Ainhoa Urretabizkaia Odriozola: Euskal janari laster osasungarria.

Lehiaketaren arauetan agertzen zenez, Epai-Mahiak proposamen bat baino gehiago aukeratu zitzakeen lehiaketaren irabazle izateko, execuo deituriko saria emanez, eta ondorioz, 600 euroko saria irabazleen artean zatitu zezakeen.

Hau guztia kontutan izanik, “Healthy Basque Fast Food” delako kontzeptuari euskarazko deitura egokia aurkitzeko asmoz antolatu izan zen Lehiaketaren Apai-Mahiak honako hau erabaki izan zuen:

Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ainhoa Urretabizkaia Odriozola execuo-irabazleak izendatzea eta, ondorioz, 600 euroko saria bi irabazleen horien artean banatzea, bakoitzari 300 euroko saria emanez.

EUSKAL JANARI LASTERRA ETA OSASUNGARRIAREN “DEKALOGOAREN” GARRANTSIA PRODUKTU BERRI HONEN IZAERA ADIERAZTEKO ORDUAN.

Jakiberri proiektuan burututako lanen artean Euskal Janari Lasterra eta Osasungarriaren “Dekalogoa” aurkitzen da, beronen helburua halako otorduaren izaera, nortasuna, identitatea eta profil zehaztea delarik.

Euskal Janari Lasterra eta Osasungarriaren Dekalogotzat honako hau ulertzen da: JAKIBERRI Proiektutik sortuko diren otorduak euskal janari prestaketa azkarrekoak, naturalak, osasuntsuak, askotarikoak eta nutritiboak izan daitezen bete beharreko erregelak.

Aipatu Dekalogoa sortzeko sukaldariez, elikaduran adituez eta zientzialariez osaturiko lan-talde bat eratu izan zen.

JAKIBERRI 2. Ideia-lehiaketan parte hartu nahi dutenei Dekalogoa irakurtzea aholkatzen zaie, bere proposamenen sortu eta beraien ezaugarriak jakitera ematerako orduan Dekalogoa gogoan izan dezaten.

Bereziki, Jakiberri bigarren Lehiaketa honen antolatzaileek “lasterra” (fast) ezagugarria zertan datzan adierazteko bi burutapen luzatu nahi die Lehiaketan parte hartu nahi dutenei:

  • Lastertzat “Modu lasterrean lortu eta erraz erostekoa” ulertu liteke: honekin adierazi nahi da produktu hauen bezeroek, bere eskabidea egin ondoren, eskatutakoa handik minutu gutxitan eskuratu ahal izan beharko luketela.
  • Edo, lastertzat “aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere” ulertu litekeela. Lehiaketaren antolatzaileen ustetan prestaketa-era hauek aproposak izan litezke “gosariari” edo “hamarretakoari” nahiz ”askariari” dagozkien proposamenak sortzeko.
EUSKADIKO OSTALARITZA ESKOLETAN GARATUKO DIREN LEHIAKETA MUGATUAK.

JAKIBERRI Ideia-lehiaketa orokor honetaz gain, JAKIBERRI ikerketa-taldearen asmoa da Euskadiko Ostalaritza Eskolen laguntzarekin ostalaritza eskola bakoitzerako lehiaketa mugatu bat antolatzea, bertako ikasleei nahiz irakasleei soil-soilik zuzendutakoa.

IDEIA-LEHIAKETARAKO AURREIKUSITAKO EGUTEGIA.Honako hau da Ideia-lehiaketarako aurreikusitako egutegia.

 

Ideia-lehiaketara urratsak.

Aurreikusitako data

Lehiaketaren iragarkia ISEAko webgunearen bitartez eta Elkarbide sare-sozialearen webgunearen (www.elkarbide.com) bitartez.

1-12-2013

Elkarbide sare-sozialearen webgunearen (www.elkarbide.com) bitartez proposamenak jasotzeko bidea indarrean jartzea.

1-12-2013

Proposamenak jasotzeko azken eguna.

30-5-2014

Epahi-Mahiairen erabakia.

15-6-2014

 

 

 

 

like0

251 visualizaciones