Fitch-ek LABORAL KUTXAren ratinga hobetu du, nazioartekotu ez diren Estatuko entitateen kalifikaziorik onena emanez.

Fitch kalifikazio-agentziak berretsi egin ditu iragan maiatzean aurreratutako aurreikuspenak. Orduan zioenez, Espainiako eta, geroago, Euskal Autonomia Erkidegoko ratingen hobekuntzaren ondorioz, finantza-entitate jakin batzuen kalifikazioak hobetu egingo zituen.

Orain, dagokion azterketaren ondoren, LABORAL Kutxaren ratingak hobetu ditu. Hala, epe luzeko ratinga, entitate baten balorazioaren erreferentzia nagusia, BBB mailatik BBB+ mailara igo da, perspektiba egonkorrarekin, Estatuaren maila berean kokatuz.

Komunikazioa erakundeetan aditu titulua Bilbon ere eskainiko da.

Bi berrikuntza nagusi izango ditu tituluak datorren urtetik aurrera. Batetik, Bilbon eskainiko da, Bilbao Berrikuntza Faktorian. Eta bestetik, ohiko materiez gain, tarte berezia hartuko du beste gai batek: komunikazioan erakundeek izan behar duten hizkuntza-politikak.

Aurreko bi edizioak Debagoienean egin eta gero, Bilbora doa Komunikazioa erakundeetan aditu titulua, hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateak hiriaren erdian duen egoitzara, Uribitarte kaleko Bilbao Berrikuntza Faktoriara. Bertan izango dira, 2014ko urriaren 2tik aurrera, graduondoaren aurrez aurreko eskola guztiak.

Ya hay ganadores para la 1ª Edición del Concurso de Proyectos Audiovisuales del Departamento de Comunicación de HUHEZI.

Un total de 13 proyectos compitieron en el marco de la 1ª edición del Concurso de Proyectos Audiovisuales destinado a los alumnos del Departamento de Comunicación de la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación  de MONDRAGON UNIBERTSITATEA, que se desarrolló el pasado día 20 de junio en el campus de Aretxabaleta.

Este concurso se integra en el programa de trabajo de KIMU BERRI, iniciativa de fomento del emprendimiento en Debagoiena, y está dirigido a los alumnos de 4º año del Grado de Comunicación Audiovisual.

Los 13 proyectos de fin de Grado fueron objeto de evaluación por parte de un jurado compuesto por representantes de empresas e instituciones, quienes seleccionaron los tres proyectos acreedores a los premios financiados por KIMU BERRI.

Lan bila dabiltzan ikasleak elkartu ditu bigarrenez Lanbaik.

Lanbai azokak, enplegu eta formakuntzarako azokak, bigarrenez zabaldu ditu ateak gaur arratsaldean. Mondragon Unibertsitateak eta Udalak elkarlanean antolatu dute, eta 35 enpresetako ordezkariak daude bertan. Lan bila dabiltzan gazteek curriculumak uzteko aukera daukate eta elkarrizketak egin ere bai.

Josu Zabala Mondragon, Unibertsitateko errektorea; Inazio Azkarragaurizar, Arrasateko alkatea; Adolfo Alustiza, Lanbideko zuzendari nagusia; eta Pedro Iturbe, Aldundiko Lurralde Garapenerako zuzendaria izan dira azokaren irekiera ekitaldian beste hainbat erakundetako ordezkariekin batera.

Mondragon Unibertsitatea ha celebrado con éxito la II Feria de Empleo y Formación LANBAI.

La feria ha contado con el apoyo de LANBIDE desde su pasada edición y en ésta se ha sumado el Ayuntamiento de Arrasate con quien el pasado 6 de junio Mondragon Unibertsitatea firmó un convenio de colaboración para trabajar conjuntamente en favor del empleo de nuestros jóvenes.

Lanbai 2014

JAKIBERRI Proiektuak 2. Ideia-Lehiaketari dagokion epai-mahiaren erabakiak kaleratu ditu.

JAKIBERRI 2. Ideia-Lehiaketari dagokion Epai-Mahiaren erabakia, “Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” (Healthy Fast Food) produktu berritzaileak sortzeko asmoz deitu izan zena.

“Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” (Healthy Fast Food) produktu berritzaileak sortzeko asmoz deitu izan zen JAKIBERRI 2. Ideia-Lehiaketako arauetan finkatuta agertzen zenez, (2013-12-1a) eta (2014-05-30a) arteko epean www.elkarbide.com webgunearen bitartez jasotako proposamenak aztertu ondoren, Epai-Mahiak honako erabakia hartu izan du:

Ignacio Ramonetek hitzaldia emango du Kooperatibismoari buruzko jardunaldietan.

Mondragon Unibertsitatearen eskutik, Kooperatibismoari buruzko II. jardunaldia egingo da, egubakoitzean, ekainaren 20an. Kooperatiben mugimenduak aurre egin behar dien erronkei buruzko hausnarketak partekatzea du helburu.

Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean egingo da ekitaldia, eta askotariko ekintzak antolatu dituzte, artean, Ignacio Ramonet kazetari eta gizarte-analistak ere hartuko du parte. 'Kooperatibismoa eta ekonomia solidarioa globalizazioaren erronken aurrean' izeneko hitzaldia eskainiko du, 15:00etan.