Mondragon Unibertsitatearen eskutik, Kooperatibismoari buruzko II. jardunaldia egingo da, egubakoitzean, ekainaren 20an. Kooperatiben mugimenduak aurre egin behar dien erronkei buruzko hausnarketak partekatzea du helburu.
Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean egingo da ekitaldia, eta askotariko ekintzak antolatu dituzte, artean, Ignacio Ramonet kazetari eta gizarte-analistak ere hartuko du parte. 'Kooperatibismoa eta ekonomia solidarioa globalizazioaren erronken aurrean' izeneko hitzaldia eskainiko du, 15:00etan.